Iaz landatutako zuhaitzak oraindik gaztetxoak badira ere, beraien sustraiak lurrean ondo finkatu dituztela frogatu ahal izan dute Azkoitiko gazteek. Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, 2021-2022 ikasturtean Azkoitiko ikastetxeetako ikasleen eskaerari kasu eginez, Munoaundin Udalak zuen hektarea bat beraien esku uztea erabaki zuen. Ikasturte horretan espezie ezberdinetako zuhaitzak landatu zituzten: haritzak, pagoak, urkiak, lizarrak, erramuak, hurritzak...
Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.
1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2. Azkoitiko zarata maparen berrikuspen dokumentuaren behin betiko onespena.
3. Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 1 zenbakidun espedientearen onespena.
4. Iruzurraren aurkako Azkoitiko Udalaren Adierazpen Instituzionalaren onespena.
5. Azkoitiko Udaleko udal kargu publikoen etika eta gobernu onaren kodearen onespena.
6. Garapen Jasangarrirako helburuen ikuspegitik, 2024ko udal aurrekontuen informazioaren berri ematea.
7. "Buruzai" proiektuaren inguruan "Oletan ere Ez" taldearen idatzia.
8. Behin betiko onespenen berri ematea.
9. Aurrekontuari buruzko informazioa.
10. Galde-erreguak.
Ekitaldi hunkigarria izan da gaur arratsaldean errepresio frankistaren biktimen omenez Elkargunean egin dena. Ehun lagunetik gora bildu dira Aranzadi Zientzia Elkarteak, Udalaren enkarguz, egin duen ikerketa lanaren harira. Errepresaliatuen senideekin batera, Ana Azkoitia alkatea eta hainbat udal ordezkari, Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro, eta Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren zuzendari Ion Gambra izan dira.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||