Usadioari jarraituz, Santa Ageda eguna koplak abestuz ospatu dute ikastetxeek. Santa Ageda bezpera igandea egokitu denez aurten, ospakizuna luzatu, eta gaur ere kalera atera dira Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko ikasle talde batzuk. Udaletxean izan dira bisitan, eta kopla dotoreak abestu dituzte. Ana Azkoitia alkateak ere bertsotan bota die erantzuna. Ikusi bideoan.
Udaleko Berdintasun arloak autobus zerbitzua ipiniko du martxoaren 3an Donostian izango den 34. Lilatoian parte hartuko duten emakumeentzat. Lasterketa egunean, autobusa goizeko 8:15ean aterako da Xabier Munibe kaleko geralekutik, Aizkibel Liburutegi ondotik, hain zuzen.
Autobus zerbitzu berezi hau, doakoa, joateko bakarrik izango da, ez itzultzeko.
Autobusean tokia gorde nahi dutenek, Plaza Berri Sport saltokian (Ibai Ondo, 7) eman beharko dute izena otsailaren 23a baino lehen.
Udalak azaroan atera zituen azoka plazaren eraberritze lanak lizitaziora, 524.990,13 euroko oinarrizko aurrekontuarekin (BEZa barne). Enpresa bakarrak aurkeztu du eskaintza eta ez dituenez eskakizun teknikoak betetzen, lizitazioa hutsik geratu da. Udalak pleguak birplanteatu, eta berriro aterako ditu obrak lizitaziora.
Jarduerak hobekuntza nabarmenak aurreikusten ditu, hala nola, sabaiko fibrozementuzko plaka erretiratu eta egurrezko egitura duen estaldura jarriko da. Halaber, aire korrontea saihesteko, lau sarreretan gidaridun ate automatikoak ipiniko dira. Instalazio elektrikoak eta argiak berritzea ere aurreikusten da, irisgarritasuna hobetzearekin batera.
Azkoitiko, Azpeitiko, Ezkio-Itsasoko eta Zumarragako udalek, elkarrekin, hemeretzi alegazio aurkeztu dituzte Buruzai parke eolikoaren tramitazioa, aurkeztutako baldintzetan, gelditzeko, edo, bestela, aurretiazko administrazio-baimena ukatzeko eskatzeko. Hain zuzen, lau udal horien lurrak hartzen dituzte Buruzai parke eolikoak eta hari lotutako azpiegiturek.
Hainbat bileraren ondoren, Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak, Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Joseba Telleria Ezkio-Itsasoko alkateak alegazioak biltzen dituen dokumentua elkarrekin sinatu eta dagoeneko aurkeztu dute.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||