San Andres jaiak bertan behera uztea erabaki du Bozeramaile Batzordeak. Gaur argitaratutako datuak ikusita, udal ordezkariek kontsideratu dute egoera gaiztotu egin dela azken egunotan, eta 550,78 tasako intzidentziarekin, jaiekin aurrera jarraitzea guztiz desegokia dela.
Udalak aurreratu zuen datuek erakutsiko zutela hartu beharreko bidea eta horrela izan da. Edonola ere, kontuan hartu da hainbat jardueretako parte-hartzaileen eta antolatzaileen iritzia, aurrera ez jarraitzeko borondatea azaldu baitute.
Enplegua sustatzeko abian den Urola Ekiten programaren baitan, Udalak, Lanbidek diruz lagunduta, balio anitzeko lau peoi kontratatuko ditu. Hautaketa prozesua abian da eta izena emateko azken eguna abenduaren 3a da.
Kontratuak sei hilabeteko iraupena izango du eta lanaldi osokoa izango da.
Gaur, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurkako Eguna da. Horren harira, ondorengo Adierazpen Instituzionala onartu zuen atzoko Udal Osoaren Ohiko Bilkurak:
Emakumeen aurkako indarkeria larderiarako tresna indartsua da, emakumeei zuzendua, indarrean dauden genero-arauak desafiatu eta eralda ez ditzaten. Mehatxurako tresna hori zuzenean emakumeengan erabiltzen da, baina baita haien gertuko pertsona maitatuenengan ere, min handiagoa sortzeko modu gisa. Kalkuluen arabera, bikotekideen edo bikotekide ohien eskutik indarkeria jasaten duten EAEko hamar emakumetik seik seme-alaba adingabeak dituzte, eta horiek ere biktima bihurtzen dira.
Bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Eguna da eta Udalak elkarretaratzea deitu du indarkeria matxista salatzeko. Sexismoaren hariak etetea eta berdintasuna aldarrikatuko dira. Hitzordua 19:00etan izango da Herriko plazan eta Udalak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu.
Aurretik, 18:00etatik 19:00etara trikotatutako tximeletak banatuko ditu Udaleko Berdintasun arloak, sinbolo gisa.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||