Azkoitia 700 Batzordeak hitzaldi zikloa antolatu du iraganari begiratu eta gure historian murgiltzeko. Otsailetik azarora bitartean, zortzi hitzaldi eskainiko dira. Lehenengoa otsailaren 16an izango da, 19:00etan, Elkargunean, eta Munoaundi herri harresitua izango da ardatz. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileek, Sonia San Jose historialariak eta Antxoka Martinez arkeologoak izango dute hitza. Biak, Burdin Aroan adituak dira, eta Munoaundiko aztarnategian egindako prospekzio arkeologikoez arduratu izan dira. “Azkoitiko aurrekari urrunen bila: Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua” goiburupean, emango dute hitzaldia.
Inauteriek ez dute adinik Azkoitian. Hala erakutsi dute Udalak 2021eko urrian martxan jarri zuen Bizipoza-Eguneko Arreta Zerbitzuaren erabiltzaileek. Dotore ospatu dute Ostiral Argal eguna, azken egunetan prestatu dituzten maskarak luzituz. Eta konpainia onean. Izarraitz Lanbide Heziketan Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta graduko ikasketak egiten ari diren ikasleak izan dituzte bisitan. Ana Azkoitia alkateak eta Sonia Vazquez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak ere ez dute hitzordua galdu nahi izan. Umorea izan da nagusi, txokolate katilukada gozoarekin barruak berotu bitartean.
Arratsalderako euria iragarrita dagoenez, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko ikasle eta irakasleen desfilea bertan behera geratu da, eta ikastetxe barruan ospatuko dute mozorro festa. Halaber, eta arrazoi bera tarteko, Oihan Vegaren saioa Herriko Plazan izan ordez, Gurea Pilotalekuan izango da.
Azpeitiko Inauteriak direla eta, Lurraldebusen lineek Urola Erdia eskualdean duten erabiltzaile kopuru handia ikusita, eta Azkoitiko alkate Ana Azkoitiaren eskaerari erantzunez, Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Sailak Azpeitia eta inguruko udalerriak lotzen dituzten autobus zerbitzuak indartzea erabaki du.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||