Suteak eragindako kalteen ondoren, parke estali lehengoratzeko lanak burutzeko, Udaleko Kontratazio Mahaiak Urbabil 2000 S.L. enpresak aurkeztutako proposamena onetsi du, esleipen prozesua ixteko izapide guztiak oraindik amaitu ez badira ere. Onetsitako eskaintzaren aurrekontua 129.702,08 eurokoa da, eta kontratua sinatzen denetik, bi hilabeteko epea izango du enpresak lanak burutzeko. Gastuak ordaintzeko Udalak 104.000,44 euro jasoko ditu aseguru-konpainiarengandik, gertaturikoa gertatuta, egindako erreklamazioen ostean.
Larunbatean, apirilaren 2an, Hika konpainiak “TARARA” antzezlana taularatuko du 19:00etan Baztartxo Antzokian. Agurtzane Intxaurraga zuzendariaren hitzetan “Hika-ren berezko unibertso poetikoa eta aldarrikapen sozialerako duen grina, tontorrean jarri duen ikuskizuna da TARARA”.
Sarrerak aurrez eskura daitezke www.azkoitia.eus/agenda loturan sartuta edo www.entradium.com atarian, eta egunean bertan, leihatilan.
Horrela deskribatzen du zuzendariak ikuskizuna: “TARARA barkamenari kantu bat da, desberdintasunari. Garai ilun eta patriarkal bateko emakumeei omenaldia da TARARA. Bilboko 70. hamarkadako San Fran auzoko giro marjinatu eta bohemioaren argazkia. Ume zaurituei eskainitako ipuina. Euskaraz gutxitan kontatu den istorioa. Biolina eta pianoa dira TARARA. La Tarara eta La Llorona kantuak dira, TARARA”.
Izen-ematea zabalik dago eta talde irabazleak Afrikara bidaia irabaziko du
Googaz gazteengandik eta gazteentzat sorturiko mugimenduak urtero erronka sozial bat lantzen du jolasen bidez. Herri ezberdinek hartzen dute parte, eta Lurraldeko Kopa irabazten duten taldeek aurten Afrikara bidaia irabaziko du sari gisa. Iaz azkoitiarrak izan ziren garaile, eta Europan barrena ibiltzeko parada izan zuten Ainhoa Sorazuk, Leire Lizarraldek eta Garazi Etxanizek. Googaz-en laugarren edizioak modu ludikoan, gamifikatutako ekitaldien bidez, emantzipaziorako ideia hoberenak sarituko ditu. Azkoitian erronka apirilaren 9an izango da. Zure herriko deabru jokoetan parte hartzeko prest? 18 eta 30 urte artean badituzu, bi edo hiru laguneko taldea osatu, eta eman izena www.googaz.eus atarian!
Kontratazio Mahaiak gaur goizean eman dio onarpena Idiakez Ederra Etxearen (Nagusia 80) salerosketarako lizitaziora aurkeztutako proposamen bakarrari. Udala, beraz, eraikin enblematikoaren salmenta egina dagoela, aurreratzeko moduan da. Altuna y Uria S.A., Teusa Técnicas de Restauración S.A. eta Campezo Obras y Servicios S.A., dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute datozen hamar egunetan eta aldi baterako batasuna eratu (UTE). Hori horrela, salerosketa apirilaren 28ko udal osoaren ohiko bilkuran bozkatuko da, eta azken urratsa, notario aurrean eskriturak sinatzea izango da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||