Udaleko Hezkuntza arloak “English for travel” eta “Afternoon tea” ekimenak antolatu ditu ingelesean trebatu nahi dutenentzat. Saioak Gaztanenea Formazio Zentroan eskainiko dira, eta doakoak eta irekiak dira, beraz, nahi duen orok har dezake parte.
“English for travel” saioetan, bidaietan erabili ohi den oinarrizko hiztegia eta esamoldeak landuko dira, alegia, aireportuetan, geltokietan, hoteletan edota jatetxeetan ohikoa den hiztegia. Ingelesa ama hizkuntza duen Len Bux irlandarrak zuzenduko ditu saioak.
Martxoaren 7an, 14an eta 21ean izango dira, 19:30etik 20:30era bitartean.
Bigarren ekimena, “Afternoon tea” da. Solasaldirako talde bat osatuko da, eta tea eta opilak dastatuz, ingelesa praktikatzea da helburua. Saioa hauek ere Len Buxek gidatuko ditu.
Martxoaren 12an, apirilaren 9an eta 23an, eta maiatzaren 7an izango dira “Afternoon tea” saioak, 16:00etatik 17:30era bitartean. Hauek ere irekiak eta doakoak dira.
Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Edozein zalantza argitzeko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi daiteke.
Herritar guztiei adierazten zaie, Hauteskunde Zentsoa, hain zuzen datozten hauteskundeetan erabiliko dena, Udaletxeko Harrera Bulegoan ikusgai egongo dela martxoaren 4tik 11ra bitartean, biak barne, beharrezko kexak aurkezteko.
Jon Artano kazetariak bere “Juana” liburua aurkeztuko du bihar, martxoaren 5ean, 18:30ean, Elkargunean (Oteiza gelan). Jarduera M8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Udaleko Berdintasun arloak antolatutako egitarauaren barruan eskainiko da.
Kursaal Eskura egitasmoaren baitan, martxoaren 19an, autobusa jarriko da Azkoititik Donostiara joan-etorria egiteko, Andrea Marconen zuzendaritzapena, La Cetra Baroque Orchestra & Vocalconsort Basel izango da Kursaaleko eszenatokian, eta Bach-en “Nekaldia San Joanen arabera” obra interpretatuko du. Emanaldia 19:30ean izango da Kursaaleko Auditorioan eta Azkoititik autobusa 18:00etan aterako da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||