“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak elkarlanean “Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute hondakinen gaikako bilketan aurrerapausuak ematen…

Gehiago...
Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Herriko plaza goraino bete dute gaur Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko LH eta…

Gehiago...
"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

Azkoitiko Udala parte-hartze prozesu bat bultzatzen ari da Adikzioen Prebentzio Komunitarioari buruzko Udal plana eta Azkoitiko Osasun Mahai Komunitarioa sortzeko…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Adinduen Astea ospatuko da pertsona nagusien ekarpena aitortzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/11/09, Ostirala - 10:03

IMG 9963

Adinduen Astea ospatuko da San Jose Egoitzan azaroaren 13tik 18ra bitartean. Pertsona nagusiek gizarteari egiten dioten ekarpena aitortzea du helburu, euren esperientzia, baloreak eta ematen duten eredua aintzakotzat hartuz. Adinduen Astearen edizio berri honek hori guztia omendu nahi du.

Aurtengo nobedadeetako bat da Boluntarioen Eguna antolatu dutela. Bertakoei laguntzera eta konpainia egitera gerturatzen diren boluntarioak egoiliarrekin afaltzera joango dira larunbat gauean. Baina aste osoan izango dituzte bisitak. Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako eta Azkoitia BHI-ko ikasleak ere gerturatuko dira San Jose egoitzara errutina hautsi eta konpainia egiteko.

   

San Martingo Ondaregunean bisita gidatuak egingo dira igandean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/11/07, Asteazkena - 17:17

san martinIgande honetan, azaroak 11, San Martin eguna ospatuko da. Usadioari jarraituz, kanpai hotsa entzungo da egun osoan zehar. 12:00etan meza izango da eta eguna ospatzeko, bertako Ondaregunean edo arkeologia museoan bisita gidatuak eskainiko dira eguerdiko 13:00ean eta arratsaldeko 17:00etan, Juan Bautista Mendizabalen gidaritzapean. Bestela ere, gunea bisitatu nahi dutenentzat zabalik egongo da egunean zehar 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

   

Udane Juaristi: “Emakume baserritarra omendu nahi izan dut horma-irudi honekin”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/11/07, Asteazkena - 16:28

IMG 3444

Atzo ekin zion Udane Juaristik lanari. Berdura Plazan horma-irudi bat margotzen ari da eta ostiralerako bukatuta izango duelakoan dago. Baserritarra eta emakuma. Horixe da omendu nahi izan duena. “Beti bigarren maila batean egon da emakumea eta isilpeko lan hori azaldu nahi dut”, dio.

Kanpoan ibili da azkenaldian Juaristi horma-irudiak egiten eta “herrian bertan bat egiteko gogoa nuen. Udalari proposatu nion eta Berdura Plazako horma eskaini zidaten. Ideia polita iruditu zitzaidan tokiari bizia emateko zeren gustatzen zaidana da ideia bertako egitea, irudia tokiarekin erlazionatzea”.

   

Udalak kontzentrazio isila deitu du Oroimenaren Egunerako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/11/07, Asteazkena - 09:19

Larunbatean, azaroak 10, Oroimenaren Eguna ospatzeko Udalak bost minutuko elkarretaratze isilean parte hartzeko deialdia luzatu nahi die herritarrei ekimenarekin bat egitera gonbidatuz.

Ekitaldia Intsausti Jauregi aurreko lorategian izango da, 2007ko martxoan inauguratu zen “Oroimenean” eskulturaren ondoan, hain justu, eguerdiko 12:00etan.

Bost minutuko isilunearen ostean, “Oroimenean” eskulturari lore eskaintza egingo zaio herriko biktima guztien memorian. 

 

   

Emakunderen berdintasun gune ibiltariak zabalduko du azaroaren 25aren bueltan antolaturiko egitaraua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/11/06, Asteartea - 09:18

Indarkeria kartela 18 Emakunderen berdintasun gune ibiltariak zabalduko du Udaleko Berdintasun sailak azaroaren 25aren bueltan antolaturiko egitaraua. “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” lelopean, Emakundek “Berdintasunerako Gunea”ren baitan eskaintzen du gune edo autobus ibiltaria eta Azkoitian izango da bihar eta etzi, azaroaren 7an eta 8an, hain zuzen. Parrokia aurrean egongo da eta ikasleak bertaratuko dira hezkidetza inguruan hausnartzera.

Hurrengo hitzordua “Kabi biluziak” dokumentalaren proiekzioarekin dator. Hilaren 19an izango da emanaldia Elkargunean 17:00etan. Virginia Senoslainen eta Juan Luis Napalen zuzendaritzapean, filmak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen errealitate tristea erakusten du. Emakume horien eta tratu txarren aurkako borrokan adituak direnen testigantzak jasotzen ditu dokumentalak.

   

orrialdea: 10 / 402

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut