Udazblai 2018

Udazblai 2018

Klikatu irudian eskaintza ikusteko. 

Gehiago...
 27. Udaberriko Musikaldia Santa Kutzen

27. Udaberriko Musikaldia Santa Kutzen

Oñatiko Ganbara Abesbatza.Urteroko hitzorduari leial eutsiz, bueltan dira Santa Kutz komentuko maiatzeko larunbat musikalak. Udaberriko Musikaldiaren 27. edizioa indartsu dator…

Gehiago...
Musika egingo da jabe asteburu honetan Azkoitian

Musika egingo da jabe asteburu honetan Azkoitian

Asteburu Musikala izango da datorrena. Punta-puntako lau kontzertu eskainiko dira ostiralean eta larunbatean. Hirukote bat izango da eszenatokira igotzen lehena.…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Danborrada euripean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/07, Larunbata - 21:15

danborrada 2

Euripean eman zaio bukaera gaurko Umeen Danborradari. Eguzkiak ez du lagundu nahi izan eta danborradari hasiera lainopean baina euririk gabe eman zaion arren, Plaza Berri zeharkatzerako partaideek busti beste erremediorik ez dute izan. Horregatik, ibilbide motza egin dute eta plazan geratu ordez, zuzenean frontoira joan dira taldeak. 250 ume inguruk hartu dute parte sei taldetan. Umore Ona elkarteak, Udalaren eta hainbat herritarren laguntzarekin, lan aparta egin du beste behin Azkoitiko kaleetara danbor soinua ekarriz. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN

   

Umeen Danborrada 17:30ean aterako da Balda Plazatik larunbatean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/05, Osteguna - 11:40

Ia dena prest dute danbor-joleek larunbatean, apirilaren 7an, Azkoitiko kaleetan danborrak astintzeko. 5 eta 14 urte bitarteko haurren sei konpainia aterako dira. Danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik baina danbor-joleak ordu erdi lehenago, hau da, 17:00etan bilduko dira bertan.

   

Max sarietarako bost hautagaitza dituen “Treblinkara azken trena” antzezlana ikusgai Baztartxon

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/05, Osteguna - 00:00

DSC 0101

Ehunka emanaldi eskaini ditu Vaiven antzerki konpainiak “Treblinkara azken trena” obrarekin. Euskaraz eta erdaraz ekoiztua, martxoan Madrilen izan dira bi astez eta egunero antzokia goraino betetzea lortu dute. Apirilaren 7an, Baztartxo antzokian taularatuko dute Max sarietarako bost hautagaitza lortu berri dituen obra. Emanaldia 20:00etan izango da.

Jose Ramon Soroiz da antzezalanean protagonista eta berarekin puntan dabiltzan aktoreek partekatuko dute oholtza. Besteak beste, zineman, telebistan eta antzerkian hain ibilbide oparoa duen Mikel Laskurain da aktoreen zerrenda osatzen dutenetariko bat. “Handia” filmean egindako lanagatik aktore berri onenaren Goya saria jaso duen Eneko Sagardoy ere “Treblinkara azken trena” laneko aktorea izan da, baina orain Ander Iruretagoienak ordezkatzen du.

   

Bihar, Ostegun Santu egunean, egingo da lehengo bisita gidatua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/03/28, Asteazkena - 11:35

prog1 Bisita gidatuak

Udalak urtero Aste Santuko ohiko egitarauaren osagarri, bisita gidatuak antolatzen ditu Azkoitiko ondare historiko, artistiko eta kulturala balioan jartzeko. Ondorengo proposamenak jasotzen ditu aurtengo egitarauak:

Martxoak 29

12.30ean: Bisita gidatua. Andre Maria Jasokundearen Eliza Nagusia eta Aste Santuko irudiak. Partaideak 12:30ean Parrokia aurrean bilduko dira. 

   

Urola Lanbide Eskola BHIk izen aldaketa eta marka berria aurkeztu ditu: Izarraitz Lanbide Heziketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/03/27, Asteartea - 08:27

IMG 20180326 113401

Urola Lanbide Eskola BHIk iazko ekainean aro berri bati ekin zion, bere aktibitatea Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIren baitatik bereiziz eta bere ibilbideari soilik Lanbide Heziketako eskola gisa ekinez. Bailarako hezkuntza mapan, zentroaren izena eta izana indartzea zituen helburu bereizketak. Fase berri honetan, Urola Lanbide Eskola BHIk izen berria aurkeztu du ofizialki eta hemendik aurrera Izarraitz Lanbide Heziketa deituko da. “Guztiona, guztiontzat!” lelopean, irudi berria ere badu zentroak, koloretako moduluz osatua.

   

orrialdea: 9 / 367

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut