Udazblai 2018

Udazblai 2018

Klikatu irudian eskaintza ikusteko. 

Gehiago...
 27. Udaberriko Musikaldia Santa Kutzen

27. Udaberriko Musikaldia Santa Kutzen

Oñatiko Ganbara Abesbatza.Urteroko hitzorduari leial eutsiz, bueltan dira Santa Kutz komentuko maiatzeko larunbat musikalak. Udaberriko Musikaldiaren 27. edizioa indartsu dator…

Gehiago...
Musika egingo da jabe asteburu honetan Azkoitian

Musika egingo da jabe asteburu honetan Azkoitian

Asteburu Musikala izango da datorrena. Punta-puntako lau kontzertu eskainiko dira ostiralean eta larunbatean. Hirukote bat izango da eszenatokira igotzen lehena.…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Apirilaren 18an, asteazken honetan, egingo du Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/16, Astelehena - 14:13

Hileroko lan bilerei jarraituz, asteazken honetan, apirilaren 18an, bilduko da Azkoitia Lagunkoia. Arratsaldeko 18:00etan egingo dute bilera Elkargunean.

Azkoitia Lagunkoia proiektua garatzen duen talde sustatzailea hainbat gai ari da lantzen, besteak beste, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, garraioa edo inklusioa jorratuko dituzte. Helburua da Azkoitia herri modura gero eta lagunkoiagoa izatea pertsona nagusiekiko.

Azkoitia Lagunkoia osatzen duen taldeak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. Bilerak irekiak dira eta interesa duen edonork ateak zabalik ditu.

   

Ostiral honetan Azkoitiko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolen kontzertu solidarioa Baztartxo Antzokian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/16, Astelehena - 09:42

kontzertuaOstiral honetan, 20:00etan, Azkoitiko eta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolek kontzertu solidarioa eskainiko dute Baztartxo Antzokian. Maiatzean Holandan ospatuko den Musikari Gazteen Jaialdirako prestatu duten egitarau bateratuaren aurkezpena izango da ostiralekoa.

2016an, Donostiak, Europako kultur hiriburua izan zenez, europar Jaialdia antolatu zuen. Donostian eta Euskal Herria osoan aukera paregabea eskaini zen herrialde ezberdinetatik etorritako hainbat eta hainbat gazteen kontzertuak entzuteko eta partekatzeko.

Azkoitian lau talde ezberdinak izan ziren, gehienak Alemaniakoak. Harrezkero, Bizkargi Musika Eskolako gazteen nahia izan da beraiek ere atzerrira bidaiatzea, musika aitzakiatzat hartuz eta elkarlaneko egitasmo batekin Jaialdi erraldoi horretara joatea.

   

Larunbatean ipuin kontaketa saioa izango da Aizkibel Liburutegian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/11, Asteazkena - 14:42

ixabel agirresarobe

Datorren larunbatean, apirilaren 14an, ipuin kontaketa saioa izango da Aizkibel Liburutegian, Ixabel Agirresaroberen eskutik. Goizeko 11:00etatik aurrera izango da eta lau urtetik gorako umeei zuzendua da. Agirresarobe aktore eta ipuin kontalari usurbildarra da. Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin. 1990ean ekin zion ipuin kontaketari.

   

Jatorrizko hiztunekin alemana eta ingelesa praktikatzeko aukera bihar eta etzi Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/11, Asteazkena - 08:59

carina

Carina Winterstellerek emango du alemaneko hitzaldia. 

Gaztanenea Formakuntza Zentroak martxan du ekainera arte luzatu den jarduera egitaraua eta bihar eta etzi alemana eta ingelesa praktikatzeko aukera eskainiko du zentroak, jatorrizko hiztunen eskutik. Izan ere, bi hitzaldi eskainiko dira. Saioak irekiak dira eta nahi duten orok har dezake parte.

Bihar, apirilak 12, osteguna, Carina Wintersteller-ek “Typisch Ösaterreich: Dirndl und Lederhose” izenburupean hitzaldi-solasaldia eskainiko du. Hitzordua 17:30ean izango da Gaztanenea Formakuntza Zentroan.

   

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izena emateko azken egunak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/04/10, Asteartea - 09:48

ikastaroak posterra 2018 txikia Emakumeak ahalduntzeko antolatu diren ikastaroetan izena emateko epea luzatu egin da eta interesa dutenak badute oraindik aukera. Parte hartu nahi dutenek aste honetan eman dezakete izena Udaletxeko Harrera Bulegoan.

Horra eskaintza:

“Lana bilatzeko edo aldatzeko coaching tailerra”, Mertxe Arratibel irakaslearekin. Apirilak 16 eta 23. Maiatzak 7 eta 14. Astelehenetan 9:30etik 12-30era.

Nahiz eta emakumeok lan merkatuan sartu nahi dugun, oztopo ugari topatzen ditugu bidean, eta aukera berdintasun falta da oztopo nagusienetako bat. Ikastaro honen bidez, emakumeak lanerako ahalduntzen dituzten tresna eta abilezia pertsonal, emozional eta sozialak eskainiko dira, erronka ezberdinei aurre egiteko: lana aurkitu edo mantentzeko, lana hobetzeko, autónomo jarduteko edo norbere enpresa eraikitzeko.

   

orrialdea: 8 / 367

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut