Bihar Ezkutuko Altxorrak- Ignaziotar lurraldea egitarauaren baitan, bisita gidatua egingo da Juan Bautista Mendizabalen eskutik eta “Azkoitia. euskal plaza tradizionala eta pilotaren jokoa” izenburupean. Parte hartu nahi dutenentzat topagunea Azkoitiko plazan dute eguerdiko 12:00etan.
Euskal Herriko ohiko udalerri bateko bizimodua Azkoitiko enparantza nagusiaren bidez azaltzea du helburu bisita honek. Aisialdiak historian izan duen lekuari aipamen berezia egingo zaio, kasu honetan aisialdia euskal pilota jokoan zentratuz pilotaren sehaska bezala ezagutzen den Azkoitian. Bisita Oteiza frontoietan amaituko da.
Informazio gehiago: Loiolako Turismo Bulegoan 943 15 18 78
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Euskararen arnasgune bilakatu zen atzo arratsaldean Udaletxeko batzar aretoa, Udalak eta Aek-k sustatuta, Mintzalagun programako euskaldun zaharrei egindako omenaldi ekitaldian.
Bidelagun eta bidelariekin, alegia, euskaldun zahar eta berriekin, goraino bete zen aretoa eta malko, irribarre, bertso eta esker oneko hitzak izan ziren nagusi. Udal eta AEK-ko ordezkariak presente zirela, 19 bidelagunek diploma eta oroigarri bana jaso zuten euskaldun berrien eskutik, Marijose Aregi euskara zinegotziak zuzendutako ekitaldian. Guztira, Mintzalagun egitasmoaren zortzigarren urtean, 27 dira omendutako bidelagunak baina denek ez zuten ekitaldira joaterik izan.
Udalak sustatuta, “Azkoitia Ezagutzen” programa didaktiko berria landu dute eskoletan. Programa honen helburua herriaren garapen historikoa ezagutzera ematea da, eta 10-12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Jada oporretan dauden arren, Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Ikastetxeko 150 ikasle baino gehiago parte hartu dute.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||