Udalak emakumeei zuzenduta abian jarritako ahalduntze ikastaroen baitan, larunbat honetan, ekainaren 9an, Anaitasuna Kanku eskolak bigarren autodefentsa saioa emango du Elkargunean. Goizeko 10:00etatik 13:00era izango da. Bertan, eskolako arduradunak diren Rita Juaristik eta Juan Murillok formakuntza fisikoa eta mentala emango diete bertaratzen diren emakumeei.
Patxi Larrañagak “Gure abestiak” izenburupean, 500 abesti inguru bildu ditu liburu batean eta ekainaren 7an, ostegunean, udaletxean aurkezpen ekitaldia egingo da. Hitzordua 19:00etan izango da. Udalak eta Larrañagak herritarrak ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi dituzte.
Patxi Larrañagak kantua eta musika maiteak izan ditu beti. Iraurgi Abesbatzaren eta Musika Eskolaren fundatzailea, oraingoan herritarrek ezagutzen dituzten ehunka kantu biltzen dituen liburua labetik atera berria du.
Xabier Bastida, Josu Godoy eta Iker Agirre Javier Zubizarreta alkatearekin.
IV.Pelotai Eunean, larunbatean, “herritarrak pilotari jantzita ikusi nahi ditugu egunari kolorea emateko. San Andresetan baserritar janzten garen moduan, gure helburua da urtetik urtera jende gehiago ateratzea kalera pilotari jantzita”. Horixe eskatu dute Pelotai Euneko antolakuntzako kide diren Xabier Bastidak, Josu Godoyk eta Iker Agirrek. Jendea parte hartzera animatzeko deia egin dute Javier Zubizarreta alkatearekin batera.
Udalak eta Visesa Sozietate Publikoak hitzarmena sinatu dute. Akordioak jasotzen duena da Udalak Visesari Idiakez Ederra Etxea ematea bertan babes ofizialeko 14 etxebizitza eraiki ditzan. Alde biak leial eutsi diote hasieratik eraikina birgaitzeko hartutako konpromisoari eta udalbatzak eta Visesaren Administrazio Kontseiluak hitzarmena onetsi ostean, ofizialki akordioa sinatzea zen hurrengo urratsa proiektuak aurrera jarraitzeko, eta horrela egin da.
Aurreikusitako epeak ondorengoak dira: behin hitzarmena sinatuta, Visesak zortzi hilabeteko epea du obra lizentzia eskatzeko. Behin lizentzia eskuratuta, 2019ko urtarrilerako aurreikusten dena, obrak 2019ko urrian esleituko lirateke. Ondorioz, obren amaiera 2022ko lehen hiruhilekorako aurreikusten da eta urte bereko hirugarren hiruhilekoan entregatuko zaizkie etxeak jabeei.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||