Herri plataformako eta udal ordezkariak Goizane Alvarez, Foru Aldundiko Kirol Zuzendariarekin bildu dira aste honetan, uztailaren 17an. Igerilekuaren arazoa eta irtenbidea nola eman daitekeen izan zituzten hizketa-gai.
Instalakuntza Duinak Orain! (IDO) taldekoek bilera eskaria egin zuten Aldundian eta egun gutxira jaso zuten erantzuna hitzordua zehaztuz. IDO taldekoek udal taldeei bidali zieten bertan parte hartzeko gonbidapena eta guztiek agertu zuten interesa bertara agertu eta egitasmoari babesa emateko.
Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko alternatiben azterketa abiatu du Udalak. Egoerari soluzioa jartzeko borondatea eta konpromisoa aurretik ere azaldu ditu Udalak eta orain aukeren azterlana esleitu dio LKS enpresari. Helburua da zein izan daitekeen irtenbiderik aproposena kontutan hartuta, gainera, auzoa zabaltzen ari dela. Visesa ari baita dagoeneko Tekla bezala ezagutzen den gunean babes ofizialeko etxeak eraikitzeko lanetan. Aurkezten diren planteamenduek aintzat hartu behar dituzte baita gune berri horretako bizilagunek izan ditzaketen beharrak.
Azkoitiko Intsauti Jauregian aurreko astean egindako “Migrazioa eta Mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean” ikastaroaren edukia ezagutu nahi baduzu, egin klik hemen. Bertan duzu bi egunetako jardunaldien laburpena. Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak adierazi zuenez, egungo mundu globalizatuan, berrikuntzez beterikoa eta etengabeko aldaketan, kanpoan bizi diren euskal gazteen pentsaera berria da Euskal Diaspora XXI. mendera eramango duena.
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47604-las-mentes-frescas-juventud-vasca-llevaran-nuestra-diaspora-siglo-xxi
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||