Dena prest dago hilaren 14an festa lehertzeko. Udala gaur hasi da etxez etxe aurtengo Andramaixetako egitaraua banatzen eta datozen egunetan eskura izango dute herritar guztiek liburuxka.
Aurten, jakina denez, Ixabel Jauregik eta Mailu Irizarrek emango die hasiera festei. Justu txipinazoa bota aurretik, udaletxean omenaldia egingo zaie bi emakumeei. Ekitaldia irekia da eta herritarrak gonbidatuta daude.
Bost festa egun izango dira eta egitarau zabala izango da gozatzeko, elkarte eta taldeen partaidetzari esker.
Azkoitiko kultur ondarea ezagutzera emateko xedez herritarren eta bisitan etortzen direnen artean, Udalak, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, udako bisita gidatuak antolatu ditu. Larunbat honetan, uztailaren 28an hasi eta irailaren 9ra arte luzatuko da egitaraua.
Bisita guztiak doakoak dira eta aukera ematen dute Azkoitiko dorretxe eta jauregiak ezagutzeko, Goiko Kale, Ama Birjinaren Jasokundeko Parrokia, Herriko plaza, Balda Dorreko San Inazioren kapera edota Santa Kutzeko monasterioa, besteak beste. Halaber, Inaziotar Azkoitian murgiltzeko edo Intsausti Jauregiari lotuta, Antonio Oteiza eta Jose Alberdi “Burruntxali” artisten obretan sakontzeko gonbitea luzatzen dute proposamenek. Txoko eta altxor ugari ikusteko eta gozatzeko.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||