Labetik ateratzear da Luziano Juaristi Alberdiren (Azkoitia, 1932) biografia liburua eta irailaren 8an, datorren larunbatean, aurkeztuko da Azkoitiko udaletxean, eguerdiko 12:00etan.
“ATANO X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxan” izenburupean, Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia tolosarrek ondu dute liburua. Xibarit argitaletxeak Jentilak bildumaren baitan ateratzen duen laugarren liburua da azken hau.
Patxi Astibia, Miguel Mindegia eta Arria II.aren biografiek osatzen zuten orain arte bilduma eta oraingoan, Atano X.arekin, aizkora mundutik pilotara egin dute jauzi egileek. Kalitatezko liburua da, testuz eta argazkiz dotore hornitua. Zenbakitutako edizioa izango da eta 500 aletara mugatua.
Udalak udako antolaturiko bisita gidatuak aurrera doaz baina ordu aldaketa egin da abuztuak 24ko bisitan. “Jauregi eta dorretxe artean” bisita 12:00etan abiatu beharrean Parrokia aurretik arratsaldeko 17:30ean izango da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||