Parrokia goraino bete da beste behin Salbeaz gozatzeko, Andramaixetako hitzordurik gustukoena herritar askorentzako. Aurretik, usadioari jarraituz, Txalkor Txistulari Elkarteko kideek udalbatzari parrokiara lagundu die "Alkate soinua" jotzen zuten bitartean.
Bitartean, kaleak girotzen "Mariachi, Sonidos de México" taldea ibili da. Eguraldiak ez du aurpegirik txarrena erakutsi arratsaldez eta kaleetan jendea festa gosez agertu da. IKUSI ARGAZKIAK
Txalo zaparrada luzea eskaini die udaletxera gerturatu diren guztiek ixabel Jauregiri eta Mailu Irizarri. Aurtengo andramaixei hasiera eman dien txupinazoa bota aurretik, bertsotan eskertu nahi izan dute 2018ko jaiei hasiera emateko aukeratuak izan izana. Entzun:
Atzo zabaldu zen Andramaixetako koadrilen eguneko bazkarirako izen ematea baina dagoeneko ez da tokirik geratzen, 1300 lagunetik gora baitira izena eman dutenak egun t’erdian, 1360 lagun zehatz mehatz. Eskertzekoa da benetan partaidetza, aurtengo bazkaria ere arrakastatsua izango baita. Tamalez, ez dago ordea gehiagorentzat lekurik beraz, Udalak itxitzat eman du izen ematea.
Hilaren 16ko familien bazkarirako, ordea, ostiralera arte zabalik dago izena emateko aukera, Udaletxeko kultura sailera joanda edo 943857170 telefonora deituta.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||