Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaiaren inguruan antolaturiko bi jardunaldietatik azkena urriaren 25ean izango da "Merkataritza: Negozioen balorazioa eta eskualdaketa" izenburupean.
Hitzordua Azpeitiko Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango da 14:30etik 16:30era. Jardunaldian zehar, negozioen balorazio ekonomikorako irizpideak nahiz hauen eskualdatzean aintzat hartu beharreko xehetasunak aurkeztuko dira. Era berean, kontzeptu teorikoak egoera praktiko eta errealen aurkezpenarekin aberastuko dira. Jardunaldia gidatzeaz PKF Attest aholkularitza enpresako Eunate Llona.
Euskaraldia gerturatzen ari denez, herriko hainbat gunetan izena emateko aukera zabaldu da. Herritarrek bi bide dituzte izena emateko. Alde batetik, online egin daiteke www.euskaraldia.eus orrian sartuta. Bestetik, helburu berarekin herriko hainbat tokitan izen-emate orriak eta kutxak jarri dira.
Ondorengo guneetan eman daiteke, beraz, izena: Elkargunean, Udal Liburutegian, anbulategian, Floreaga Ikastetxean, Xabier Munibe ikastolan, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan, Azkoitia BHIn, Txerloia Futbol zelaian, AEKn, Bizkargi Musika Eskolan, udaletxeko harreran, Plaza Ondo Jubilatu Elkartean, San Jose Egoitzan eta Odol Emaileen egoitzan.
Urola Erdiko trikitixaren fenomenoa jasotzen duen dokumentala lantzen ari dira eta 2019ko udazkenean ikusi ahalko da emaitza. Gaur aurkeztu dute ekimena Azkoitiko udaletxean sustatzaile eta babesleek. TrikiGiro elkartea eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba ari dira proiektua garatzen hainbat norbanakorekin batera, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen laguntzarekin.
“Zaindu –esan du Sonia Vazquez Kultura zinegotziak- behar dugun ondarerik baldin badugu Urola Erdian, hori trikitixarena da. Ukaezina da trikitiak herri honi izena eta izana eman dizkiola eta dokumentalak balioko du ondare hori balioan jartzeko eta gure ondorengoei hemen izan diren eta diren trikitilarien ekarpena ezagutarazteko eta transmititzeko”.
Hizkuntza Eskolaren Azkoitiko gela desplazatuetan 193 lagunek hasi dute 2018-19 ikasturtea. Hizkuntzak ikasteari ekin diotenen artean 101 emakumezko eta gizonezkok ingelesa hautatu dute maila ezberdinetan. Eskolan B1.1, B1.2 eta B2 mailak eskaintzen dira ingelesean. B2 taldea da jendetsuena 56 lagunekin.
Nobedadeen artean, aipatzekoa da aurtengo ikastaro eta tituluen eskaintza. Izan ere, alemanean A1 mailari A2 gehitu zaio eta estrainekoz, frantseseko eskolak ematen hasi dira, A1 mailan.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||