Udalak Ur Kontsortzioarekin hamar urterako hitzarmena berritu du

Udalak Ur Kontsortzioarekin hamar urterako hitzarmena berritu du

Udalak Ur Kontsortzioarekin hitzarmena berritu du datozen hamar urtetarako, beraz, Gipuzkoako Urak S.A. erakundea arduratuko da aurrerantzean ere uraren kudeaketa…

Gehiago...
Azkoitiak pertsona nagusien hauskortasuna aztertuko du, haien bizi-kalitatea hobetzeko

Azkoitiak pertsona nagusien hauskortasuna aztertuko du, haien bizi-kalitatea hobetzeko

Hurkoa Fundazioak, Azkoitiko Udalarekin eta Adinberri Fundazioarekin elkarlanean, bakarrik edo bikotearekin bizi diren 65 urtetik gorakoen artean dagoen hauskortasuna eta…

Gehiago...
 Xabier Munibe kaleko hobekuntza obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte astelehenetik aurrera

Xabier Munibe kaleko hobekuntza obrek trafiko aldaketak eragingo dituzte astelehenetik aurrera

Astelehenean hasiko dira Xabier Munibe kaleko hobekuntza obrak eta aldaketak eragingo dituzte trafikoan. Kalea itxita egongo da kiroldegiko biribilgunetik, alegia…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Kontsumitzaileen informazio bulegoa eta Herrixen merkatari elkatearena, tokiz aldatu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/22, Asteartea - 13:11

Kontsumitzaileen Informazio Bulegoa eta Herrixe Merkatari elkartearena tokiz aldatu dira. Orain arte kultur etxeko aurreneko solairuan zeuden bi bulego horiek, baina orain eraikin bereko laugarren pisura joan dira. Aurreneko solairuan Zubixe elkartearen arropategia jarri dute.
   

Dagoneko eman daiteke izena Inauterietako disfraz lehiaketan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/22, Asteartea - 12:48

inauteri.pngBi aste gelditzen dira Inauteriak iristeko eta Udalak prest du jada festetako egitaraua. Urtero legez, mozorro lehiaketa egongo da larunbat gauan eta sariketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, otsailaren 7a baino lehen, Udalaren harrera bulegoan.
   

Kontribuzioan ez da aldaketarik izango

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/18, Ostirala - 14:31

Ordenantza fiskalak onartzeko urteroko prozedura jarraitu du Udalak: batzordeak eta bilkura osoak dagozkien moduan eta dagozkien epeetan egin zituen. Baina erakundeen artean egon diren koordinazio eta komunikazio arazo tekniko batzuk medio, ordenantza horien azken aldaketak ez ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko abenduaren 31 baino lehen publikatu. Ondorioz, aldaketa horiek ezin dira aplikatu 2013an.

Horrek, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergari (Kontribuzioari) eragingo dio batez ere: urte honetan zerga horri ez zaio KPIrik aplikatuko eta etxebizitza hutsei ezartzekoa zen errekargoa ez da aplikatuko.

Guzti horrek herritarrei eta Udalari eragin diezaizkieken arazo eta eragozpenak zuzentzeko ahaleginetan ari da udal gobernua. Bere esku dagoen guztia egingo du eta aurrera begira horrelakorik berriro gerta ez dadin bitartekoak jarriko ditu.

   

Zubixe elkarteak lokal berria estreinatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/18, Ostirala - 11:45

zubixetx.pngUrte berria lokal berriarekin estreinatu du Zubixe elkarteak. Lehen kultur etxeko 4. pisuan zeuden, eta orain aurreneko pisua egokitu dio Udalak, euren eginkizunetarako toki gehiago izan dezaten. Izan ere, arropategiko material guztia gordetzeko txiki gelditu zitzaien goiko lokala, eta orain egokiago antolatzeko modua dute. Hori aprobetxatuta, gainera, arropategiko erropak konpontzeko bi josteko makina jarri dituzte, nahi duenak erabiltzeko edo erabiltzen ikasteko.

 

   

Xabier Munibe Ikastolako azpiegieturak hobetzeko lanak egin ditu Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/01/10, Osteguna - 01:00

ikastolatx.pngXabier Munibe ikastolaren azpiegiturak hobetzeko obra batzuk egin ditu Udalak Gabonetako opor garaian eta dagoeneko nabarmenak dira onurak. Zehazki, jolastokian, haur txikien komunean, jangelan eta eraikin zaharrean egin dituzte lanak, denak ere orain arteko azpiegiturako hobetu eta konpontzeko. Guztira 81.000 euro kostatu dira lan horirek.

 

   

orrialdea: 390 / 411

<< Hasiera < Aurrekoa 381 382 383 384 385 386 387 388 389 390 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut