“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak elkarlanean “Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute hondakinen gaikako bilketan aurrerapausuak ematen…

Gehiago...
Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Herriko plaza goraino bete dute gaur Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko LH eta…

Gehiago...
"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

Azkoitiko Udala parte-hartze prozesu bat bultzatzen ari da Adikzioen Prebentzio Komunitarioari buruzko Udal plana eta Azkoitiko Osasun Mahai Komunitarioa sortzeko…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Langileei 2013ko ekaineko ezohiko ordainsaria aurreratzea erabaki du Udalak, eta neuri hori politikariei ere ezartzea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/28, Ostirala - 12:49

pleno.pngEz ohiko udalbatza izan zen atzo (osteguna) eta besteak beste, langileen abenduko ezohiko ordainsaria nola bideratu erabaki zen bertan. Langileekin aurretik adostuta, 2013ko ekaineko ordainsaria aurreratzea erabaki du Udalak eta ordainsari hori urtarrilean kobratuko dute langileek. Neurri hori berez langileei soilik dagokie eta politikariek kobratu dezakete abenduko ordainsaria baina langileekin bat egin eta euren buruari ere neurri bera ezartzea erabaki du udal gobernuak. Horrez gain, 2013ko tasa definitiboak ere onartu ziren atzoko saioan (dagozkien aldaketak eginda) eta baita Azkoitia Lantzenek beharrezkoa duen diru bat eskuratzeko kreditu aldaketa bat ere. Horrez gain, PSOEk giza eskubideen alde aurkeztuta eta Bildurekin adostutako mozio bat eta Herrirak presoen eskubideen alde aurkeztutako beste bat ere onartu ziren atzoko saioan.

Hemen, atzoko plenoan onartutako gaien zerrenda

   

Hil arte bizi obra ikusteko sarrerak salgai daude jada

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/27, Osteguna - 15:31

hilarte.pngTxalo konpainiaren 'Hil arte bizi' antzezlana ikusteko sarrerak dagoeneko salgai daude. 12 euro kostatzen da sarrera eta goizez udaletxeko kultura sailean edo arratsaldez Gurea pilotalekuan eros daitezke. Emanaldia larunbatean izango da (29an), 22:00etan, Baztartxon.
   

Udaltzaingoa asto baten jabe bila dabil

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/26, Asteazkena - 12:40

Gaur (asteazkena, hilak 26) asto bat agertu da Azkoitian (kalean) eta udaltzaina bere jabearen bila dabil. Beraz, norbaiti asto bat falta bazaio, Udaltzaingora jotzeko eskatzen zaio, haiek jaso baitute aberea.
   

2013an bono familiarra egin nahi dutenek urtarrilaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dute Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/26, Asteazkena - 09:48

elkargune.pngElkargunea Azkoitiko Udalarentzat zama ekonomiko ikaragarria izan arren, ahalegin berezia egin eta 2013rako tasetan erabiltzaileentzat beherapen batzuk egitea erabaki zuen iragan hilean udal gobernuak. Urte berriarekin batera sartuko dira indarrean tasa berri horiek, eta horri esker, besteak beste familia bonoa egiten dutenek prezio hobeez gozatzeko aukera izango dute. Izan ere familiarteko bonoa merkatuko egingo da, eta orain arte 500 euro + BEZa kostatzen zena 2013tik aurrera 380 euro + BEZa kostatuko da. Horrez gain, 17 urtez azpiko seme-alaben adinean ez da bereizketarik egingo eta familiarteko bono bakarra egongo da.Bi gurasoak langabezian dauden kasuetan, berriz, %25eko hobaria egingo da familia arteko bonoan. Bono egin nahi dutenek urtarrilaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dute Elkargunean.

 

   

Xabier Oroz, NHO dekorazioa eta Oihane Fernandez, urteko onenak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/24, Astelehena - 10:05

kirolaritx.pngAzkoitiarrek eta Udalak aukeratu dituzte 2012ko kirolari, Gabon giroko eskaparete eta Bizenta Mogel ipuin lehiaketako onenak. Xabier Oroz saski baloi jokalaria aukeratu dute urteko kirolari onena, kirolariek eurek larunbatean egindako bozketan. Gabon giroko eskaparate onenaren saria, berriz, NHO dekorazioa dendak jaso zuen, eta bigarren saria Sofia Studio 18k. Bizenta Mogel ipuin lehiaketari dagokionez, Oihane Fernandez getxoztarrak jaso zuen aurreneko saria, Lide Rekondo azkoitiarrak bigarrena eta Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak hirugarrena.
   

orrialdea: 385 / 402

<< Hasiera < Aurrekoa 381 382 383 384 385 386 387 388 389 390 Hurrengoa > Amaiera >>

Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut