Eguraldia lagun eta giro ederrean, gozatu ederra hartu zuten atzo danbor-jole eta ikusleek. Dotore apainduta , ia 500 lagun atera ziren kalera parte hartu zuten hamar konpainitan. Borobil joan zen gaua. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN eta jarraian bideoak:
Azaroaren 25aren bueltan, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, Azkoitiko Udaleko EAJ/PNV, EH BIldu eta PSE-EE alderdiek ondorengo Adierazpen Instituzionala onartu dute, Eudelen testuarekin bat eginez:
"Azaroaren 25a dela eta, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, indarkeria matxistatik libre egongo den gizartea eraikitzearekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu. Era berean, nazioarteko marko juridikoarekin bat, berriz azpimarratu behar dugu badagoela loturarik genero-arrazoiengatiko bazterkeria eta desberdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean, azken hori emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa bat bezala ulerturik.
Datorren igandean, azaroaren 25ean, Dantzari Txikien Kalejira egingo dute Kandiola Dantza Taldeak, Bizkargi Dantza Taldeak eta Txalkor Txistulari Taldeak. Eguraldiak ez balu lagunduko, emanaldia Gurea Frontoira lekualdatuko litzateke.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||