Atzoko ez ohiko udal osoko bilkurak 2019ko aurrekontu orokorrak onartu zituen. Udalaren aurrekontua hurrengo ekitaldirako 15.400.000 eurokoa izango da eta aurrekontu kontsolidatua, 15.673.327 eurokoa. Orokorrean, kontuak kontinuistak dira baina inbertsioen partidak igoera garrantzitsua izango du.
Udalak inbertsioetarako 2.088.860 euro bideratuko ditu. Hau da, aurrekontuaren %13,56a. Hainbat proiekturen erredakzio lanak sartu dira, esaterako, igerilekuen handitzearena edota Plazaberriko berritze proiektuarena. Halaber, Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko azterturiko 1.go eta 2. faseen proiektuen idazketa ere egingo da. Eragina hirigintzan duten partidak dira baina irisgarritasunaren kasuan, ukaezina da giltzarri dela pertsonen inklusio sozialerako eta euren ongizatea bermatzeko.
Goiko irudian ikus daiteke bozka gehien jaso dituen proposamena.
Badakigu jada Gaztanenean eraikiko den parke estaliak ze itxura izango duen barrutik. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore eskolako HH5 eta LH1,2,3 eta 4ko ikasleek hiru proposamenen artean egin dute aukeraketa eta goiko irudian ikus daitekeena gailendu da eta alde handiarekin. Guztira 742 neska-mutilek hartu dute parte aukeraketan.
Irabazten atera den proposamenak 584 bozka lortu ditu, 94 eta 64 berriz, beste bi proposamenentzat izan dira.
Joseba Diaz atletak jaso du Urteko Kirolari Onenaren saria. Merituak sobera ditu. Aurten Euskal Herriko kilometro bertikaletan txapeldun suertatu da eta hainbat garaipen etxeratu ditu mendiko lasterketetan. Urteko Kirolari Onenarekin batera, kirol modalitate bakoitzean aurtengo denboraldian gailendu diren emakumezko eta gizonezkoak ere omendu dira. Guztira 15 kirolarik jaso dute oroigarri eta diploma bana egindako lorpenengatik. Udaletxeko udalbatza goraino bete da gure kirolariak txalotzeko eta zoriontzeko.
Karan haur arropa dendak eskuratu du 22.Erakusleiho Lehiaketaren epaimahaiaren lehenengo saria eta baita herritarren saria ere. Bigarren eta hirugarren sariak Ostadar optikarentzat eta Aizterri dekorazio dendarentzat izan dira, hurrenez hurren. Lau sari horiez gain, bosgarren bat ere banatu da. Herrixen Elkartearen saria Iturria Parafarmaziarentzat izan da.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||