Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Ugarteigarango igerileku irekietan guztira 49.284 sarrera erregistratu dira. Ekainaren 20a izan zen egunik jendetsuena 1772 sarrera izatera helduz. Aldiz, erabilera…

Gehiago...
Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo…

Gehiago...
Organo Erromantikoaren Nazioarteko XIX. zikloa

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XIX. zikloa

Luxuzko musikariak elkartuko dira Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran ospatzen den XIX. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan. Hiru udalerriek benetako ondare instrumentala…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Festa giro ederra asteburuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/26, Astelehena - 10:22

danborradatx.png
Sanandresak ate joka datoz, baina dagoeneko festa giroa iritsi da herrira asteburuan. Larunbatean, 450 lagun inguruk hartu zuten parte herri lasterketan eta iluntzean,  danbor hotsek eta danborrada doinuek hartu zituzten herriko  kaleak. Hego haize epela lagun, festa giro ederrean egin zen helduen danborrada, herriko kale, auzo eta bazterrak umorez eta festa giroz jantziz. Gauerdian izan zen une hunkigarriena, danborradako hamar taldeak herriko plazara sartu eta pieza guztiak jo zituztenean. Danborradako argazkiak eta bideoak ikusgai dituzue jada gure albumean. Atzo (igandea) berriz, baserritar postuz beste zen plaza, eta herrik dantza taldeek musikaz eta dantzaz bete zituzten kaleak.
   

Diputazioak asteazkenean aurkeztuko ditu aurrekontuak eskualdean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/23, Ostirala - 14:29

dipu.pngGipuzkoako Diputazioa herritarrekin elkarlanean ari da 2013ko aurrekontuak prestatzen. Lehen aldi batean herritarren ekarpenak jaso zituen eta orain dagoeneko osatu dituen aurrekontuen inguruko azalpenak emango ditu. Gipuzkoako eskualde guztietan egingo ditu aurkezpenak, eta gurean datorren asteazkenean (hilak 28) egingo du, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Bertaratu eta parte hartzera gonbidatzen ditu azkoitiarrak Udalak. Martin Garitano Ahaldun Nagusia eta Iñaki Errazkin Inguruen diputatua izango dira bertan.
   

Xabier Munibe ikastolako jolastokia asteburu eta jai egunetan ere irekita egongo da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/23, Ostirala - 10:55

ikastojolastoki.pngEspazio publikoak herritarren eskura jarri eta ahalik eta erabilera zabalena emateko helburuarekin, Xabier Munibe ikastolako jolastokia asteburu eta jai egunetan ere irekitzea erabaki du Udalak. Hala, bihartik aurrera (azaroak 24), 09:00etatik 20:00etara erabili ahalko da jolastokia larunbat, igande eta jai egunetan.

 

   

Barrakak jartzeko aparkalekuak libre uzteko eskatzen du Udaltzaingoak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/22, Osteguna - 13:55

Asteleheneko (azaroak 26) goizeko 6:00etatik aurrera Trenbideraren Zumardia 1-9 zenbakien artean aparkalekuak libre uzteko eskatzen du Udaltzaingoak, toki horietan barrakak jarri behar dituztelako.
   

Azaroaren 25eko aldarrikapenarekin bat egin eta ekimenetan parte hartzera deitu ditu Udalak azkoitiarrak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/22, Osteguna - 12:07

az25.pngIgandea, azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko eguna da. Emakumeenganako indarkeria egun gizarteak duen arazo larrienetakoa dela argi du Udalak, emakumeen eta gizonezkoen arteko desorekaren arteko adierazpen latzena dela ere bai, eta horri aurre egiteko ardura eta konpromisoa berretsi ditu. Azaroaren 25a salaketa eta hausnarketa eguna dela adierazi du Esther Lizarralde Berdintasun zinegotziak, eta horretarako antolatutako ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak; baina horrez haratago, indarkeria horren kontrako erreminta eraginkor eta zehatzak beharrezkoak direla adierazi du, eta helburu horrekin dagoeneko indarkeria matxistaren kontrako protokoloa eratzen ari direla.

 

   

orrialdea: 380 / 390

<< Hasiera < Aurrekoa 371 372 373 374 375 376 377 378 379 380 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut