<
Usadioari jarraituz, ikasleak kalera atera dira gaur koplak kantatzera eta Santa Ageda bezpera ospatzera. Makilak eskuetan dituztela eta baserritar jantziekin dotore apainduta, Udaletxean geldialdia egin dute Floreaga Ikastetxeko DBH4ko eta Azkoitia BHIko DBH2ko neska-mutilek.
Floreagako gazteek ikasturte amaierako bidaia egiteko dirua eskatu die alkateari eta Azkoitia BHIkoek, berriz, igerilekuen handitzea, futbol zelaia, estalitako parkea edota jaietan ere zabalik egongo den topalekua izan dituzte hizpide. Esker oneko hitzak ere izan dituzte Udalarentzat egindako lanagatik eta gauzatutako proiektuengatik.
Hurkoa Fundazioak, Azkoitiko Udalarekin eta Adinberri Fundazioarekin elkarlanean, bakarrik edo bikotearekin bizi diren 65 urtetik gorakoen artean dagoen hauskortasuna eta ahultasuna aztertuko ditu. Helburua da bizi duten egoera eta dituzten behar sozialak ezagutzea, haien bizi-kalitatea hobetzen lagundu ahal izateko.
Gaur aurkeztu dute ekimena Javier Zubizarreta alkateak, Hurkoako hauskortasun programaren arduradun Bakarne Etxeberriak eta Adinberri Fundazioaren zuzendari-gerenteak, Rakel San Sebastianek. Halaber, bidelagun izan dute galdeketa egiteaz arduratuko den Ikei aholkularitza enpresako proiektuen buru den Laura Gallo.
Baztartxo Antzokiko taula gainean izango ditugu larunbat honetan, otsailaren 2an, 19:30ean, Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza. Txalo etxeak ekoiztutako “Rita” antzezlanarekin datoz. “Alfabetatu gabeko, auzo marjinal bateko pelukera eta alkoholaren esklabutzapean bizi den unibertsitateko irakaslearen arteko istorioa da”. Begoña Bilbao da antzezlanaren zuzendaria.
1.-Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
2.- Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren Funtzionamendua arautzen duen Ordenantzaren hasierako onespena.
3.- Azkoitiko Hirigintza Arauen 4. Aldaketaren behin betiko onespena (3 H.E. San Martin, 24 H.E. San Juan eta 25 H.E. Basarte).
4.- Azkoitiko Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako Araudiaren aldaketaren hasierako onespena.
5.- EH Bildu udal taldeak 2018ko abenduaren 17an aurkezturiko mozioa.
6.- Behin betiko onespenen berri ematea.
7.- Aurrekontuari buruzko informazioa.
8.- Galde-erreguak.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||