Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

2018ko lehen seihilekoan 2.270.071,7 kilo hondakin jaso dira guztira Azkoitian. Horietatik 1.421.399,1 kilo berreskuratu dira gaikako bilketaren bidez. Hau da,…

Gehiago...
Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Ugarteigarango igerileku irekietan guztira 49.284 sarrera erregistratu dira. Ekainaren 20a izan zen egunik jendetsuena 1772 sarrera izatera helduz. Aldiz, erabilera…

Gehiago...
Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Hortz klinikak ere euskaraz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/27, Asteartea - 10:07

dentistak.pngAzkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak osasun arloari lotutako establezimenduei zuzendutako ekimenak eramango ditu aurrera urte bukaera bitartean. Asmo horren baitan, hortz kliniketan euskarak duen presentzia handitzeko asmoz kaleratu duen 'Hortz Kliniketarako Gidaliburua' da bigarrengo ekimena (aurretik ‘Optiketarako Gidaliburua' kaleratu zuen). Bertan eguneroko lanerako balio duten hainbat kontu txertatu ditu: hiztegia eta ohiko hitzen zerrenda, ohar eta kartelen ereduak, izen komertziala... Gainera, CD-an norberak bere establezimenduaren beharretara egokitzeko moduan ditu eredu horiek guztiak, eta horrela behar direnean, ordenagailuan moldatu, inprimatu eta klinikan jartzea baino ez dute egin beharko merkatariek. Dagoeneko herriko hortz kliniketan banatu da materiala.

 

   

Enplegu eta prestakuntza aukerak hobetzen dituzten proiektuak aurkezteko epea gaur amaitzen da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/26, Astelehena - 11:25

Ekonomia berpiztu eta enplegua sortzeko lanean jarri dira Urola Erdiko Udalak. Enplegu Plana abian jarri zuten, bailarako egoeraren diagnostikoa eginez, eta orain enplegu eta prestakuntza aukerak hobetzeko proiektuak diruz lagunduko dituzte. Laguntzak ematerako orduan, ekintzailetasuna eta autoenplegua sustatuko, kontratazioak sustatuko dituzten eskualdearen interes estrategikoei lotutako proiektuak baloratuko dira eta eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko prestakuntza espezializatua finantzatuko dira, besteak beste. Proiektuak aurkezteko epea gaur  amaituko da eta Azkoitiko Udalak, bertan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak. Informazio osoa wegbune honetan bertan duzue, horretarako bereziki prestatu dugun atalean (eskuineko barran).

   

Festa giro ederra asteburuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/26, Astelehena - 10:22

danborradatx.png
Sanandresak ate joka datoz, baina dagoeneko festa giroa iritsi da herrira asteburuan. Larunbatean, 450 lagun inguruk hartu zuten parte herri lasterketan eta iluntzean,  danbor hotsek eta danborrada doinuek hartu zituzten herriko  kaleak. Hego haize epela lagun, festa giro ederrean egin zen helduen danborrada, herriko kale, auzo eta bazterrak umorez eta festa giroz jantziz. Gauerdian izan zen une hunkigarriena, danborradako hamar taldeak herriko plazara sartu eta pieza guztiak jo zituztenean. Danborradako argazkiak eta bideoak ikusgai dituzue jada gure albumean. Atzo (igandea) berriz, baserritar postuz beste zen plaza, eta herrik dantza taldeek musikaz eta dantzaz bete zituzten kaleak.
   

Diputazioak asteazkenean aurkeztuko ditu aurrekontuak eskualdean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/23, Ostirala - 14:29

dipu.pngGipuzkoako Diputazioa herritarrekin elkarlanean ari da 2013ko aurrekontuak prestatzen. Lehen aldi batean herritarren ekarpenak jaso zituen eta orain dagoeneko osatu dituen aurrekontuen inguruko azalpenak emango ditu. Gipuzkoako eskualde guztietan egingo ditu aurkezpenak, eta gurean datorren asteazkenean (hilak 28) egingo du, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean. Bertaratu eta parte hartzera gonbidatzen ditu azkoitiarrak Udalak. Martin Garitano Ahaldun Nagusia eta Iñaki Errazkin Inguruen diputatua izango dira bertan.
   

Xabier Munibe ikastolako jolastokia asteburu eta jai egunetan ere irekita egongo da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/11/23, Ostirala - 10:55

ikastojolastoki.pngEspazio publikoak herritarren eskura jarri eta ahalik eta erabilera zabalena emateko helburuarekin, Xabier Munibe ikastolako jolastokia asteburu eta jai egunetan ere irekitzea erabaki du Udalak. Hala, bihartik aurrera (azaroak 24), 09:00etatik 20:00etara erabili ahalko da jolastokia larunbat, igande eta jai egunetan.

 

   

orrialdea: 376 / 386

<< Hasiera < Aurrekoa 371 372 373 374 375 376 377 378 379 380 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut