“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak elkarlanean “Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute hondakinen gaikako bilketan aurrerapausuak ematen…

Gehiago...
Idiakez Ederra Etxearen proiektuaren aurkezpena

Idiakez Ederra Etxearen proiektuaren aurkezpena

Idiakez Ederra Etxeak edo Nagusia 80 eraikinak urteak daramatza aldamioen azpian ezkutatuta. Baina egitura metalikoa desagartzeko bidean da. Gogoratzekoa da…

Gehiago...
2019an ekingo zaie GI-631 errepidea Azkoitia eta Urretxu artean berritu eta hobetzeko lanei

2019an ekingo zaie GI-631 errepidea Azkoitia eta Urretxu artean berritu eta hobetzeko lanei

Javier Zubizarreta alkateak eta Urretxuko Jon Luqui alkateak prentsa agerraldia egin dute Markel Olano diputatu nagusia eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Bihar (larunbata) autobus geltokietan aldaketan, Duatloia dela eta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/12, Ostirala - 10:11

Bihar (larunbata) duatloia jokatuko da herrian, eta hori dela eta, aldaketa txiki batzuk egongo dira autobus geltokietan: 15:30etik 18:00etara Altzibar eta San Martingo geltokietan ez da geldituko autobusik, gainerako geltokietan bai.
   

Gaikako bilketa Vs bilketa masiboa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/11, Osteguna - 08:04

honlantalde2.pngHondakinen lan taldearen bigarren saioa izan zen atzo. Bertan, Imanol Azpiroz GHK-ko administrazio kontseiluko kide eta Sanmarko mankomunitateko presidente ohiak Gipuzkoako diputazioak datozen urteetan lurraldean martxan jarri nahi duen hondakinen kudeaketa sistema azaldu zuen, bilketa masiboaren eta gaiakako bilketaren arteko ezberdintasunak nabarmenduz. Gipuzkoan batez beste, hondakinen %30a soilik bereizten dela nabarmendu zuen Azpirozek, eta hori orain arte hondakinen bilketa masiboa sustatu delako izan dela adierazi zuen. Horren aurrean, Diputazioak, prebentzioan, berrerabilpenean, berziklapenean oinarritutako gaikako sistema baten alde egin duela esan zuen,  bai osasunarentzat, bai, ingurumenarentzat eta baita ekonomikoarentzat ere hobea zelako.

 

   

Aingeru kaleko 30ean sei prezio itunduko etxebizitza libre erosteko esleipen prozedura hasi da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/10, Asteazkena - 08:05

alantzentx.pngAingeru kaleko 30.ean dagoen eraikin berriko sei prezio itunduko etxebizitza libre erosteko esleipen prozedura hasi da. Etxebizitza horietako bat erosi nahi duenak baldintza batzuk bete behar ditu eta izena eman behar du aurrena Azkoitia Lantzen S.A.ren bulegoan (943 85 71 51). Horretarako epea jada ireki da eta maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00era). Informazio gehiago: hemen.

 

   

Enplegu planaren barruan, langabetuentzat formazio ikastaroak antolatu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/09, Asteartea - 11:21

formazioa.pngEskualdeko langabetuei zuzenduriko hiru formakuntza espezializatu antolatu dira Urola Erdiko Enplegu planaren baitan: geriatria laguntzailea, kudeaketa komertziala eta internazionalizazioa eta IKT- Informazio eta Komunikazioaren teknologiak/Web orrien aplikazio garapena. Ikastaro hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da langabetua eta Urola Erdian erroldatua izatea (Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Aizarnazabal, Zestoa edo Beizaman). Ikastaroen iragarkiak ikusgai dituzue www.lanbide.net web orrian edo pertsona interesatuak Lanbiderekin jar daiteke harremanetan 943 023 820 telefonoan. Izen emateko epeak irekita daude.
Jarraian dituzue ikastaro bakoitzaren ezaugarri eta betebeharreko baldintza nagusiak:

 

   

Etxekaleratzeen arazoa aztertzeko foroa datorren astean bilduko da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/04/09, Asteartea - 09:30

etxekaleratze.pngEtxekaleratzeen gaiak kezkatuta eta egoera horren aurrean dauden herritarrei nolabaiteko laguntza eta babesa eskaintzeko asmoz, gaiaren inguruko foro bat sortu du Udalak. Dagoeneko egin dute aurreneko bilera, eta bertan udal gobernuko, gainerako alderdi politikoetako, finantza erakundeetako eta gizarte eragileetako ordezkari batzuk bildu dira. Foro hori ahalik eta irekiena izatea nahi du Udalak, eta horregatik, parte hartzera deitzen dituzte herritarrak: hurrengo bilera apirilaren 18an egingo da eta bertan Stop Etxekaleratzeak elkarteko kideak izango dira. Bilera 19:00etan izango da, Elkargunean.
   

orrialdea: 372 / 407

<< Hasiera < Aurrekoa 371 372 373 374 375 376 377 378 379 380 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut