Herritar guztiei adierazten zaie Hauteskunde Zentsoa, hain zuzen datozen hauteskunde orokorretan erabiliko dena, Udaletxeko Harrera Bulegoan agerian egongo dela, gaurtik martxoaren 18ra bitartean, biak barne, beharrezko kexak aurkezteko.
Gaur M8, hausnarketa eta aldarrikapen eguna da. Eskubideen berdintasunarekiko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa berresteko eguna. Emakume izateagatik pairatzen diren diskriminazio guztiak errotik moztu eta berdintasun erreala eta eraginkorra aldarrikatu behar dugu lau haizetara. Gipuzkoan eszedentzia eskatzen dutenen %93 emakumezkoa da. Enpresetan zuzendari kargua dutenen %64 gizonezkoa da. Antzerako kopuruak maneiatzen dira Europako konpainietako kargu altuetan. Nobel saria irabazi duten emakumezkoen ehunekoa %8 ra baino ez da iristen, soldata arrakala... "Erdiak gara. Izan gaitezen erdiak".
“Euskal Herrian gertaturikoa kontatzea da gure helburua, gure historiaren transmisioa egitea”, dio Lurdes Imazek. Bera da “Iragana, lahar eta larrosa” antzezlanaren sortzaile, idazle eta zuzendaria. Larunbatean, martxoaren 9an, aurkeztuko du obra Segurako Herri Antzerki Taldeak. Baztartxo antzokian izango da arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak leihatilan eskuratu ahalko dira egunean bertan, 5 eurotan.
Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? IDEIATIK ENPRESARA zure proiektua aztertzen laguntuko dizun tailerraren 8. edizioan izen emateko epea zabalik da. Negozio ideia lantzeko tailerra da eta negozio bat martxan jartzeko eman beharreko pausuak ikusiko dira.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||