Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo…

Gehiago...
Organo Erromantikoaren Nazioarteko XIX. zikloa

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XIX. zikloa

Luxuzko musikariak elkartuko dira Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran ospatzen den XIX. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan. Hiru udalerriek benetako ondare instrumentala…

Gehiago...
Herriko hainbat gunetan eman daiteke izena Euskaraldian parte hartzeko

Herriko hainbat gunetan eman daiteke izena Euskaraldian parte hartzeko

Euskaraldia gerturatzen ari denez, herriko hainbat gunetan izena emateko aukera zabaldu da. Herritarrek bi bide dituzte izena emateko. Alde batetik,…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Kondaira eta ipuin artean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/18, Astelehena - 09:58

ipuinhd.png Izarraizpeko pertsonaia, ixtorio eta kondairak adi-adi entzun zituzten larunbatean Aizkibel Udal liburutegira bildu ziren haur zein gurasoek. Gurutz Garmendia azkoitiarren ahotik, gure bailarako ipuinen kontaketak arrakasta handia izan zuten bertaratu ziren 16 haur eta 14 helduen artan. Garmendia bera ere oso gustura aritu zen emanaldian.

 

 

   

Izarraitz bailaran ahoz-aho eta mendez-mende jasotako ipuinak kontatuko dituzte bihar liburutegian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/15, Ostirala - 01:00

ipuin.pngMendez mende Azkoitiko eta bailarako sutondoetan kontatu izan diren ipuinak entzuteko aukera eskainiko du Aizkibel liburutegiak. Izan ere, Gurutz Garmendia ipuin kontalariak Izarraitz magalean kontatu izan diren ipuin, kondaira, kontakizun eta pasadizoak kontatuko ditu, modu parte hartzailean. Kontakizun zahar horiek "Basoko Damaren ipuin sorta" liburuxkan daude bilduta, eta hori oinarri hartuta emango du ikuskizuna Garmendiak.

Emanaldia bihar izango da, larunbata, goizeko 11:00etan.

   

Martirietara bi bide alternatibo irekiko ditu Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/14, Osteguna - 12:40

luiziprentsa.pngMartirietan ez gora ez behera dauden herritarrentzat irtenbide probisionala erabaki du Udalak: auzora bi bide alternatibo irekitzea erabaki du. Bata, Olotzatik gora zabalduko da, Martite goikaldera iristeko, eta bestea, Ipintzatik gora, auzoaren behekaldera iristeko. Dagoeneko hasi dira bide horiek irekitzeko lanean eta astebete inguruan bukatzea espero da. Bien bitartean, auzo horretako haurrak eskolara eta helduak kalera etortzeko garraio zerbitzu bat jartzeko gestioak egiten ere da Diputazioarekin.

 

   

Martirietara bide alternatibo bat nola ireki aztertzen ari dira Udala eta Diputazioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/12, Asteartea - 14:00

luizi1txi.pngluizi2tx.pngAzkoitia eta Martirieta auzoa lotzen dituen bidea luizi haundi batek harrapatu zuen atzo eta auzoaren zati bat inkomunikatuta gelditu zen. Eguerdi aldera gertatu zen hori, eta orduz geroztik egoera aztertzen ari dira Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, irtenbide egokiena emateko. Kalteak zenbaterainokoak diren ezin da oraindik neurtu, besteak beste oraindik ere euria ari duelako, baina itxura guztien arabera, 15 egunetik gora beharko dira bidea irekitzeko. Horregatik, bitarte horretan gune horretan bizi diren herritarrentzat bide berri bat irekitzea aztertzen ari dira Udaleko eta Diputazioko teknikariak.

 

   

Bustitik baina umorez joan dira Inauteriak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/11, Astelehena - 10:00

inauteri2013.pngEuriak, haizeak eta kazkabarrak ez dute lortu azkoitiarren umorea zalpaltzerik. Programan aldaketak egin beharra izan bada ere, festak eta koloreak hartu dute herria asteburuan eta umore ederrean joan dira jaiak. Ostiral arratsaldean, umeen desfilea bertan behera gelditu zen, baina ikastetxeetan eta Elkargunean egin zuten festa, eta iluntzean, berriz, DJ Xabiren doinuekin eta mozorro sariketarekin ederki gozatu zuten gazteek. Larunbatean ere giro ona izan zen nagusi helduen desfilean eta sari potoloak jaso zituzten irabazleek. Hemen duzue egunean zehar igoko ditugun argazkiak ikusteko aukera.
   

orrialdea: 366 / 391

<< Hasiera < Aurrekoa 361 362 363 364 365 366 367 368 369 370 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut