Ostiral honetan, martxoaren 29an, zabalduko da Xabier Munibe kalea ibilgailuentzat, berrikuntza lanen ostean. Itxura berria du kaleak. Kiroldegiko biribilgunetik, alegia Gamundi etxe paretik, Elkarguneko tunel pareraino doan errepide zatiko zoladura aldatu da eta irisgarritasuna bermatzeko, errepidearen eta espaloien arteko kotak berdindu dira. Halaber, bidegorria eraiki da bi norantzetan, txirrindulariek ez dezaten Elkarguneko tunela zeharkatu beharrik izan eta horrela, segurtasuna areagotu.
Udaleko Hezkuntza sailak antolatuta, Gaztanenea Formakuntza Zentroak ingelesa eta alemana praktikatzeko proposamenak eskainiko ditu aste honetan ere. Bihar, martxoak 27, alemanez solasaldia izango da “Alemanen izaera, gizarte ohiturak eta jerarkia, festak, gastronomia” izenburupean eta solasaldiaren ostean, partaideak kalera aterako dira hizkuntza praktikatzen jarraitzeko. 18:00etan izango da hitzordua Gaztanenea Formakuntza Zentroan.
XXVI. Azkoitiazpeitia maratoi erdiaren bueltan, aurreko edizioetan bezala, beste hainbat ekitaldiz gozatzeko parada eskaini dute antolatzaileek. Azkoitian, martxoaren 29an, lasterketaren bezperan, Euskal Telebistak ekoiztu duen "Diego Garcia: Bidegilea" dokumenlaren estreinaldia izango da Baztartxo Antzokian. 20:00etan izango da eta sarrera doan da. Atleta zena sakonean ezagutzeko gonbitea.
Floreaga Ikastetxeko LH3ko neska-mutilak bisitan izan dira gaur udaletxean. Javier Zubizarreta alkateak eta Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregik egin diete ongi-etorria, Udalaren funtzionamendua eta sailak aurkeztuz. Udaletxean herritarrek aukeratutako udal ordezkariek eta teknikariek egiten dutela lan, udal osoaren bilkura noiz egiten den, sail bakoitzaren ardurak zeintzuk diren e.a. izan dituzte hizpide. Aurretik ikasgelan landuta zuen gaia.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
22
| ||||||