Txalo konpainiak “Zoaz pake santuan” antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan, maiatzaren 4n, Baztartxo Antzokian. 19:30ean izango da eta sarrerak egunean bertan leihatilan eskuratu ahalko dira. Ane Gabarain eta Mikel Laskurain dira aktoreak eta senar-emazte bikote bat hezurmamitzen dute.
Dantza izango da nagusi asteburuan Azkoitian, dantzari lotutako hainbat jarduera antolatu baitira ostiraletik igandera bitartean. Maiatzak 3an, ostirala, gazteei zuzenduriko erromeria izango da. Larunbatean, 4an, Dantza-Jauziak eskainiko dira eta dantza gustuko duten herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Asteburua borobiltzeko, berriz, igandean Dantzari Txiki Eguna ospatuko da.
Udaberriko Musikaldiaren XXVIII.en edizioa larunbatean, maiatzaren 4an, hasiko da eta Santa Kutz komentura musika eramango du hileko lau larunbatetan. Aurtengo zikloa lau eskutara izango den piano kontzertuarekin estreinatuko da, alegia, Elena Cadierno eta Mercedes Medina piano-jotzaileek osaturiko ZUGAZ taldearekin. Aita Donostia, Maurice Ravel, Alexandre Tansman edota George Gershwin konpositoreen obrak hautatu dituzte Santa Kutzen jotzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalekin eta Iraurgi Lantzen garapen-agentziarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako doako tailerrak antolatu dituzte. Azkoitian, tailerra maiatzaren 9an izango da, Elkargunean 18:30ean.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||