Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, maiatzaren 27tik ekainaren 4ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeentzat zuzenduta. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak jasoko dira (Ekintzailetza, Elikagaien Manipulazioa eta Garraioa, Industria eta Menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu. Informazio gehiago ondorengo estekan.
Azkoitia Lagunkoiak, Udalarekin eta Plaza Ondo Jubilatu Elkartearekin elkarlanean, emozioak identifikatzeko eta ulertzeko ikastaroa antolatu du. Lau saiotan banatuta, sei orduko iraupena izango du tailerrak. SENTITU tailerraren xedeetako bat da “gure indargune psikologikoak ezagutzea, ongi sentiarazten gaituzten erlazioak zaintzearen garrantziaz jabetzea edota bakardadearen alderdi positiboak lantzea”.
Gazteria sailaren eskutik, teknologia tailerrak antolatu dira udako, haur eta gaztetxoek robotika edo programazio bezalako diziplinetara hurbiltzeko aukera izan dezaten, eginez ikasteko. Teknologia tailerrak Elkarguneak eskainiko dira uztailaren 8tik 13ra bitartean. Saioak goizez izango dira, 9:00etatik 13:00era. Tailerrak bi adin tarte ezberdinei zuzenduak daude. Batetik, LH 3 eta LH6 bitartekoei eta bestetik, DBH1 eta DBH4 bitartekoei. Edukiak adinaren arabera egokitu arren, bi taldeetan landuko dira robotika, bideojokoen sorkuntza eta Minecraft jokoa.
Udaberriko Musikaldia zikloaren baitan, aurtengo 28. edizioan eskainiko den hirugarren kontzertua izango da larunbatean, maiatzaren 18an, Santa Kutz komentuan. Haizea Muñoz sopranoa, Paula Iragorri mezzosopranoa eta Borja Rubiños pianista izango dira protagonistak. Hirukoteak Monteverdi, Häendel, Gluck eta Mozart konpositoreen obrekin osatu du egitaraua.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||