Gazteria Zerbitzuaren eskutik, Abarketatxo Ludotekan haurren minbizia lantzen ari dira Enea Zurea egitasmoaren baitan. Helburua da beharrean daudenei laguntzea eta haurrak horretaz kontzientziatzea. Urtero proiektu solidario bat garatzen dute eta aurten egoki ikusi dute Aspanogi-Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearekin elkarlanean, hainbat ekintza burutzea gaixotasuna ezagutzera emanez eta prebentzioarko jarraibideak landuz. Horren harira, aste honetan, Azoka Solidarioa egingo dute ludotekan aipatu elkarteari laguntzeko. Azoka maiatzaren 27tik 30era egingo da arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Abarketatxo Ludotekan. Bertan haurrek egin dituzten gauzak egongo dira salgai.
Bihar, maiatzak 24 eta datorren astean, 27tik 31ra, Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen bidegorria itxita egongo da artapen lanengatik. Bidegorria itxita egongo da goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:30era aipatu egunetan.
Ikusi aurtengo "Gu ere bertsotan" jaialdiak eman duena ondorengo bideoan. Aurten guztira 186 neska-mutilek hartu dute parte. Floreaga Ikastetxeko LH5 eta 6ko 106 ikasle eta Azkoitia BHIko DBH1eko beste 80 ikasle igo dira oholtza gainera. Ikusi bideoa:
XXVIII. Udaberriko Musikaldia arrakasta itzela izaten ari da. Santa Kutz komentua txiki geratu da musika zikloaren baitan eskaini diren lehen hiru kontzertuetan. Larunbat honetan, maiatzaren 25ean, izango da azken kontzertua eta duela lau urte sorturiko Kamerata Oiasso taldeak agurtuko du aurtengo edizioa.
Taldeak Bidasoa eta inguruko musikariek osatzen dute nagusiki eta Santa Kutzen doinu britainiarrak interpretatuko dituzte. Purcell, Elgar, Holst eta Walton, garai ezberdinetako lau konpositore ingelesen obrekin osatu dute egitaraua.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||