Emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria urritik abendura

Emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria urritik abendura

Abian da emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria. Urritik abendura bitartean, lau ikastaro eskainiko dira Udaleko Berdintasun sailak antolatuta. Horietatik bi…

Gehiago...
 Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

Urteko lehen seihilekoan 1.421.399 kilo hondakin berreskuratu dira

2018ko lehen seihilekoan 2.270.071,7 kilo hondakin jaso dira guztira Azkoitian. Horietatik 1.421.399,1 kilo berreskuratu dira gaikako bilketaren bidez. Hau da,…

Gehiago...
Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Udan 49.284 sarrera erregistratu dira igerileku irekietan

Ugarteigarango igerileku irekietan guztira 49.284 sarrera erregistratu dira. Ekainaren 20a izan zen egunik jendetsuena 1772 sarrera izatera helduz. Aldiz, erabilera…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Trafiko aldaketak, asteburuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/22, Ostirala - 14:34

Udaltzaingoaren oharrak:

-Azkoitia- Azpeitia maratoi erdia dela eta, larunbata goizeko 8:00etarako Julio Urkixoko (16-40 zenbaki bitartean)  aparkalekuak libre egon behar dute. Lasterketak irauten duen bitartean ez da errepidea moztuko, baina 15:00etatik 18:00etara trafiko geldoa egongo da tarteka. 

-Igandean Elosu bidea itxita egongo da 10:30etik 11:30era Gorla  igoerako txirrindulari lasterketagatik.

   

Harrera bikaina egin zioten Korrikari azkoitiarrek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/22, Ostirala - 08:44

korrika.pngJendetza batu zitzaion herenegun gauean Korrikari Azkoitian. Arratsaldean, ehunka umek hartu zuten parte Korrika txikian, eta iluntzean Azkaratetik iritsi eta Elosutik joan zen bitartean, beste horrenbeste herritarrek egin zioten harrera euskararen aldeko lasterketari, eta asko eta asko izan ziren bertan parte hartu zutenak. Udalak ere bi kilometro eskuratu zituen, eta present izan zen lasterketan; bi kilometro horietako bat Emakumeen Mahaiaren eskura utzi zuen zozketa bidez, eta talde horrek eman zuen lekukoa Lidl ingurutik Txerloiko biribilgunera. Azpeititik bueltan, berriz, eliz ataritik K5 parera arteko kilometroa egin zuen Udal korporazioak, Pello Baztarrika alkatea buru zutela. Lasterketako irudi batzuk hemen ikus ditzakezue.
   

Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eguna dela eta, elkarretaratzea deitu du biharko Aniztasun kontseiluak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/20, Asteazkena - 15:54

xenoftx.pngMartxoaren 21a Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko eguna izan da horren harira, elkarretaratzea egin zuen atzo Aniztasun Kontseiluak herriko plazan. Dozenaka herritar bildu ziren konzentrazioan, eta amaieran aniztasunaren aldeko adierazpen bat irakurri zuten. Udalak ere bat egin zuen elkarretaratzearekin.

 

   

Asteburuan, herriko ondarea ezagutzeko bisita gidatua, Juan Bautistaren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/20, Asteazkena - 12:59

ezkutuko-altxorrak.pngIgnaziotar lurraldea programaren barruan, Azkoitiko ondarea ezagutzeko bisita gidatua emango du igandean Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Kronista ofizial eta Baskondagako Gipuzkoako Zuzendariak. Parte hartu nahi dutenek erreserba egin behar dute, Iraurgi Lantzenen (943 85 11 00). Bisita igande eguerdian izango da, eta 2 euro ordaindu beharko da.

 

   

Emakumeen mahaiak emango du Korrikaren lekukoa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/18, Astelehena - 15:56

korrika.pngUdalak egin du zozketa eta Emakumeen mahaiari tokatu zaio Korrikaren lekukoa ematea. Zorionak! Guztira 9 losintxa jaso dira sare sozialetan eta horien artean egin da zozketa. Lidl paretik Txerloira eramango dute lekukoa Emakumeen Mahaikoek, Korrikaren 1.516. kilometroa.

 

   

orrialdea: 355 / 386

<< Hasiera < Aurrekoa 351 352 353 354 355 356 357 358 359 360 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut