Iraurgi Berritzenek koordinatzen duen Elkarrekin Eraikitzen egitasmoaren VI. edizioa aurkeztu da gaur. Aurten bailarako bost ikastetxetako 180 ikasle inguruk hartu dute parte, sektore ezberdinetako beste 40 eragilerekin eta erakundeekin batera. Ikaslea ardatz hartuta, egitasmoari esker, irakaslegoak metodologia berritzaileak aplikatzeko aukera du, ikasleek bailarako errealitate sozio-ekonomikoan eta lan munduan murgiltzen diren bitartean. Hezkuntza egitasmo honen baitan, ikastetxeetako ikasleek taldeka proiektu ezberdinak lantzen dituzte kasu errealetatik abiatuta.
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finalerdietako partidak ostiral honetan, ekainaren 21ean, jokatuko dira Azpeitiko Izarraitz Pilotalekuan. Udalak Azpeititik joan-etorria egiteko doako autobus zerbitzua jarriko du. Autobusa ostiralean Aizkibel Liburutegi aurreko geralekutik aterako da. Lehenengo irteera 21.00etan egingo du autobusak eta bigarrena, 21:30ean. Autobusa erabili nahi duenak liburutegi parera azaldu beharko du aipatu orduan. Ez da aurrez izena eman behar.
HH3 eta LH6 adin tartekoei zuzendutako Uztaila Jolasean udaleku programa martxan jartzeko dena prest dago eta ostiral honetan, ekainaren 21ean, bilera irekia egingo da, bereziki lehenengo aldiz parte hartuko duten haurren gurasoei zuzenduta. Bertan, aurtengo ekintzen egitaraua ezagutarazteaz gain, programaren inguruko xehetasunak emango dira eta aita-amek dituzten zalantzak argitzeko aprobetxatuko da. Aipatu bilera irekia ekainaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, Elkargunean egingo da.
Kursaal Eskura egitasmoaren baitan, Kursaal Eszenak Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako Udalekin bat eginda, antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak eskura jartze aldera, doako autobus zerbitzua eskaintzen du Donostiatik joan-etorria egiteko. Martxoan Gustav Mahler Jugendorchester orkestrak eskainitako kontzertura joateko aukera izan zen bezala, orain, Kursaal Eszenak ekainaren 29rako luzatu du proposamena. Egun horretan autobusa jarriko da Azkoititik Jose Maria Usandizaga konpositorearen “Mendi mendiyan” operaz gozatzeko.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||