Munoaundiko Burdin Aroko Herri Harresitua bisitatu nahi duenak uztailaren 20an du aukera, bisita gidatua egingo baita, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antxoka Martinezen eskutik. Berak zuzendu ditu Munoandin egin diren indusketa lanak. Parte hartu nahi dutenek Abaraxka aterpetxera (Altamira auzoa 5) azaldu beharko dute goizeko 11:00etan. Bertan elkartuko da taldea eta handik Munoaundirako bidea oinez egingo dute bisitariek. Ordu erdi inguruko iraupena du ibilbideak eta erraza da egiteko.
Inoiz baino partaidetza handiagoa izan du aurtengo Cricket Txapelketak. Asteburuan jokatu da Oteiza Frontoietan zortzigarren edizioa eta atzo antolatzaileak pozik agertu ziren emaitzarekin. Ongizate eta Kirol zinegotzien eskutik, Janire Igoa eta Angel Martin hurrenez hurren, jaso zituzten garaikurrak irabazleek. Lehenengo saria Gasteizek eraman du aurten, bigarrena Azkoitiak eta hirugarrena, Eibarrek. Banakakoetan, Bateatzaile Onenaren saria Yasir Alik irabazi du eta Jaurtitzaile Onenarena, Amir Hamzak.
Ibai Ondo kaletik Xabier Munibe kalera tokialdatuko da taxi geltokia. Datorren astelehenean, uztailaren 8an, egingo da aldaketa eta egun horretatik aurrera, taxi zerbitzua nahi duenak Elkarguneko tunelaren parera joan beharko du. Garraio zerbitzuak gune berean bateratzeko helburuarekin egin da aldaketa. Horrela, ondoan egongo dira autobus eta taxi geltokiak, herritarren erosotasunerako.
Andramaixetako IX. Laburmetrai Lehiaketan izena emateko azken eguna ostiral hau da, uztailak 5. Aurten “Beldurra” izango da gai nagusia eta beldurrarekin loturikoak izan beharko dute laburmetraiak. Bestalde, filmen luzera aldatu da oinarrietan. Aurreko urteetan gehienez 4-10 minutukoak izatea eskatzen zen eta aurten 12 minutura igo dute luzera. Gehienez, beraz, 12 minutukoak izango dira lanak. Gutxiengo denborarik, berriz, ez da zehazten.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||