Udalaren Prebentzio sailak sustatuta, formazio saioak eskaini zaizkie ostalaritzako langileei, drogen kontsumoarekin lotutako arriskuak murrizteko baliogarriak diren jarraibideak eta gomendioak azaltzeko asmoz. Ostalaritza sektoreari zuzendutako bigarren saioa egin da gaur goizean. Bi saioen artean Koxka, Atraskua, Ttakun eta Etxe-Aitz tabernetako langileek hartu dute parte. Ostalariek ez ezik, Gazteriako hezitzaileek ere jaso dute formazioa eta gauza bera egingo da asteazkenean udaltzainekin.
Azkoitiko Kultur Elkarteak Ignacio Iriarte XXXVIII. Margo Lehiaketaren oinarriak kaleratu ditu. Lehiaketa abuztuaren 17an izango da, herriko jaien egitarauaren baitan. Nahi duen orok har dezake parte. Urtero bezala, lehiaketa egunean, Torrezuri erakustokian lanerako gaien zigilatzea egingo da 9:00etatik 10:00etara bitartean eta margolanak Torrezurin utzi beharko dira arratsaldeko 15:00ak baino lehen. Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa 19:30ean izango da toki berean. Lehiaketak 1.800 euroko sari poltsa du.
150 urte bete berri ditu Azkoitiko Musika Bandak, 1868an ekin baitzion bere ibilbideari. Urte guzti hauetan herrian eta herriarentzat egin du musika, gizon eta emakumeei dantzarako gonbitea luzatuz eta kaleetan zoriontasuna zabalduz. Guzti horregatik, duen historiagatik eta herritar guztiok Bandarekin dugun zorra arintzeko modua delako, aurtengo Andramaixetako txupinazoa botatzeko ohorea Musika Bandak izango du, justu “Ondo pasau Andramaixek!“ aurretik eta festa lehertuaraziz.
Larunbat honetan, uztailaren 20an, Munoaundiko Burdin Aroko Herri Harresitura egingo den bisitarekin zabalduko da udako bisita gidatuen eskaintza. Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan dozena bat bisita antolatu dira irailaren erdialdera arte bertakoak eta kanpotik datozenak erakartzeko xedez, herriko txokoak ezagutaraziz. Herriko altxorren artean, hainbat dira modu sakonagoan bisitatzea merezi dutenak. Bisitak egingo dira Santa Klara komentuan, Herriko plazan, Parrokian, Balda Dorreko San Inazioren kaperan eta San Martin ondaregunean.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||