Xabier Munibe ikastolako sarreran estalpea egiteko lanetan ari dira egun hauetan eta langileek bukatzear dute egin beharrekoa. Lanek 80.000 euroko aurrekontua dute. Egurrezko egitura batek sostengatuta, polikarbonatozko panelak jarri dira estalpea eraikitzeko. 12x10 metroko neurriak ditu babestutako guneak.
Azkoitiko Udalak antolaturiko bisita gidatuen eskaintzak jarraipena izango du asteburu honetan. Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan, eta Udaleko Ondar eta Turismo zinegotzia den Juan Bautista Mendizabalek gidatuta, gune historiko monumentala eta parroquia ezagutzeko aukera izango da. Bihar, abuztuak 3, eguerdiko 12:00etan, parrokiatik abiatuta, bisita gidatua egingo da gune monumentala ezagutzeko eta etzi, igandean, parrokian bertan izango da bisita eguerdiko 12:00etan.
Andramaixetako bazkarietarako izen-ematea abuztuaren 7an, datorren asteazkenean, zabalduko da, bai hilaren 16an, Ikurriña plazan antolatzen den familien bazkarirako, eta bai abuztuaren 18an egiten den koadrilen bazkarirako. Izena udaletxeko Kultura sailean eman beharko da bertara joanda edo 943 85 71 70 telefonora deituta.
Zumarragarako bidean, Altzibar hiribideko 31 eta 33 zenbakien artean dagoen zebra-bidea irisgarria egiteko lanak burutu dituzte, errepidea eta zebra-bide pareko espaloi zatia berdinduz eta zegoen koska kenduz. Oztopo arkitektonikoak desagerraraztea da helburua.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||