Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten…

Gehiago...
Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

 Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua…

Gehiago...
Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Azkoitia Lagunkoiak sustatuta, herriko zortzi saltokik eskuratu dute “Lagunkoiak gara” zigilua. Aurrez, programa batean hartu behar izan dute parte. Bertan,…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Oraindik ere urteko eta biztanleko 300 kilo inguru errefusa sortzen dira eskualdean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/28, Osteguna - 12:29

mankomtx.pngUrola Erdiko Mankomunitateak 2012ko hondakinen kudeaketa datuak eman ditu eta ondorio aipagarriak erakutsi dituzte datu horiek: 13.323.767,01 kilo hondakin sortu ziren eskualdean iaz. Lapatxen gertutasuna kontuan harturik, oraindik, gaur, eta zabortegiek sortzen dituzten arazoen eta ongizatean sortzen duen kaltearen jakitun, 9.000 tona hondakin botatzen jarraitzen da eskualdean, bereizi gabe eta batez beste, pertsonako 300 kilo errefusatik gora sortu dituzte urtean bailarako herritarrek. Bereizte eta berziklatze datuak hobetzen ari dira urtetik urtera, baina oraindik egiteko asko dagoela nabarmendu du Leire Etxaniz mankomunitateko lehendakariak, eta bide horretan lanean segituko dutela adierazi du.

 

   

Karakola eta barea izeneko mokadutxoak irabazi du II. Mintzalagun Pintxo lehiaketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/28, Osteguna - 09:18

pintxohd.png

Iazkoak izandako arrakasta ikusita aurten ere II. MINTZALAGUN PINTXO LEHIAKETA egin da. Otsailaren 22an egin zen, Elkargunean, eta zortzi taldek hartu zuten parte. Mikel Alkorta, Javier Camon eta Agurtzane Epelde epaimahaikideen hitzetan, egindako pintxoek goxoak, landuak, imajinazioz aurkeztuak eta maila oso altukoak izan ziren. Azkenean, Juan Karlos Merino, Pili Jimenez, Delia Santamaria, Jose Mari Darias eta Lurdes Albonigak osatutako taldearen pintxoa izendatu zuten onena, Karakola eta barea izeneko mokadutxoa hain justu. Irabazleek Koxka tabernan afaria irabazi zuten.

 

   

Martitteko festak bertan behera gelditu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/26, Asteartea - 14:34

Luiziaren eta azken egunetako elurtearen ondorioz. Martitteko festak bertan behera uztea erabaki dute auzotarrek. Beraz, martxoaren 1etik 3rako astebururako iragarrita zeuden ekitaldiak ez dira egingo.
   

Enpresa txiki eta ertainek finantziazio baldintza hobeak izateko akordioa sinatu du Iraurgi Lantzenek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/26, Asteartea - 01:00

oinarri.pngIraurgi Lantzenek eta Oinarri SGR berme elkarteak akordioa sinatu dute Urolako enpresen finantziazioaren inguruan. Hitzarmen horren arabera, Oinarri SGRk ohikoak baino finantziazio baldintza hobeak -epeei zein kostuei dagokienez- eskainiko dizkie Azkoitiko eta Azpeitiko enpresa txiki eta ertainei.

 

   

Outlet azoka arrakastatsua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/02/25, Astelehena - 19:19

outlet.pngElurrak elur, Herrixen merkatarien elkarteak asteburuan antolatutako Outlet azoka arrakastatsua izan da. Hala baloratu dute antolatzaileek. Eguraldi txarra egin duela kontuan hartuta, eta egoera ekonomiko zaila aintzat hartuta, iaz adina jende ibili dela kalkulatu du Herrixenek, eta horregatik gustura daude emaitzekin. Umeentzat jarri zuten zaintza zerbitzuak ere arrakasta handia izan zuen eta haur asko ibili ziren zaintzaileekin.
   

orrialdea: 347 / 373

<< Hasiera < Aurrekoa 341 342 343 344 345 346 347 348 349 350 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut