Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Juan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatu eta pairatzen duten…

Gehiago...
Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

 Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua…

Gehiago...
Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Azkoitia Lagunkoiak sustatuta, herriko zortzi saltokik eskuratu dute “Lagunkoiak gara” zigilua. Aurrez, programa batean hartu behar izan dute parte. Bertan,…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Martxoaren 8an, elkarretaratzea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/05, Asteartea - 11:50

martxoak8tx.pngEmakumearen Nazioarteko Eguna dela eta elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Emakumeen mahaiak martxoaren 8rako. 19:30ean egingo da kontzentrazioa, eliz atarian, eta Udalak ere bat egiten du deialdiarekin. Aldarrikapenera batu eta parte hartzera deitzein ditu, gainera, herritarrak, emakumeen eskubideen alde. Honako lema izango du elkarretaratzeak: ""Martxoak 8, gure eskubideen alde".

 

   

Sozial Market ikastaroa egiten ari dira Azkoitiko merkatari txikiak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/05, Asteartea - 10:27

ikastaro.pngBertan eta Herrixen merkatari elkarteek eta Merkataritza Federazioak Social Media Marketing ikastaroa abian jarri dute. Ikastaro honen helburua merkataritza txikia sare sozialetan indartzea dela agertu dute arduradunek. Otsailaren 25an hasi zen eta martxoaren 22ra arte iraungo du, guztira, 40 ordu izanik.
   

Guraso eta seme alabek elkarrekin egiteko, 'Gu ere pilotari' ekintza antolatu du Abarketatxok

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/04, Astelehena - 09:33

familigiro.png

Familia giroan programaren barruan, beste ekintza bat antolatu du Abarketatxo ludoketak martxoaren 17rako. 0 eta 12 urte aretko haur eta haien gurasoentzat "Gu ere pilotari!!" ekintza antolatu du, guraso, haur eta beste familien arteko harremanak errazteko, dibertsio, jolas eta irteeren bidez. Plaza mugatuak dira, eta izena martxoaren 13a baino lehen eman behar da, Abarketatxo Ludotekan bertan.

 

   

'Ezkutuko altxorrak-Ignaziotar lurraldea'ren barruan, bisita gidatuak egingo dira Azkoitian ere.

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/03, Igandea - 01:00

ezkutuko-altxorrak.png

Ignaziotar lurraldea Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeek elkarrekin eratu duten turismo-garapenerako proiektua da, eta Loiolako Ignazio santuaren eta hura bizi izan zen garaiaren -XVI. mendearen- inguruan ardaztua dago. Ekimen hori Hiru Tenpluen Ibilbidearen inguruan gauzatzen da, eta Loiolako (Azpeitia) santutegitik abiatuz Arantzazuko (Oñati) santutegian amaitzen da, Antiguako baselizatik (Zumarraga) igaro ondoren. Proiektu horren barruan, "Ezkutuko altxorrak" programa jarri da orain martxan: programa horrek bisitariari aukera ematen dio gure lurraldeari estuki lotutako eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ikusi, ezagutu eta interpretatzeko, eta Azkoitiko txokoak ezagutzeko aukera ere izango da.

 

   

Umeen danborrada Pazko Asteko larunbatean egingo da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/03/01, Ostirala - 11:06


danborrada.pngUmeen danborrada indartzeko beste ahalegin bat egitea pentsatu du Umore Ona elkarteak, eta horregatik, aldaketa batzuk izango dira aurten. Hasteko, danborradaren eguna bera aldatuko dute: orain arte, Aste Santuko igandean egiten zen danborrada, baina egun horretan gero eta haur gutxiagok parte hartzen dutela ikusita, Pazko asteko larunbat arratsaldera atzeratu da. Aurten, apirilaren 6a izango da. Bestetik, ikastetxeen inplikazioa ere bilatu nahi izan dute Umore Onakoek, eta danborradan haur gehiago apuntatzeko, ikastetxeetan jarri dituzte zerrendak. Azkenik, gurasoen inplikazioa ere eskatzen dute antolatzaileek eta etxeko txikiak danborradan parte hartzera animatzeko eskatzen die.

 

   

orrialdea: 346 / 373

<< Hasiera < Aurrekoa 341 342 343 344 345 346 347 348 349 350 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut