Gobernuz Kanpoko Erakundeek irailaren 9ra arteko epea dute diru-laguntzak eskatzeko. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzea helburu duten programetara eta herrialde horietan bizi duten egoera eta arrazoiekiko herritarren interesa eta kontzientzia piztea xede duten ekimenetarako.
Udalak ahalik eta azkarren berriro martxan jarri du Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko aurreikusitako proiektuen lehenengo eta bigarren faseen erredakzio lanaren esleipen prozesua. Lehenengo faseak Floreaga eta Zuazola arteko irisgarritasun arazoak konponduko lituzke eta bigarrenak, Zuazola eta Floreagaberri artekoak. LKS aholkularitza enpresak garatutako alternatiben azterlanak, iazko urte amaieran publikoki aurkeztu zenak, aipatu guneetan bi igogailu aurreikusten ditu.
Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, Andramari jaiak direla eta, kartoi komertzialaren bilketarik EZ da egingo abuztuaren 14tik 16ra, asteazkenetik ostiralera. Barkatu eragozpenak.
"TXAPELDUN HISTORIAK lemapean etorri da aurtengo AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdia. Gure historia, 1994. urteko martxoan hasi bazen ere, 1994. urteko abuztuaren 14an, Diego Garciak, Martín Fiz Martínek eta Alberto Juzdadok, inoiz lorturiko istorio politena idatzi zuten errepide batean. Helsinkin izan zen, Europako atletismo txapelketan. Zenbait kazetarik ziotenez, hirukote hau turismo egitera joan zen....ondoren gertatutakoa, denok dakizute".
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||