“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak elkarlanean “Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute hondakinen gaikako bilketan aurrerapausuak ematen…

Gehiago...
Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Javier Zubizarreta alkatea: “Eman diezaizkiogun euskarari arnasa eta hegoak urteko 365 egunetan”

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Herriko plaza goraino bete dute gaur Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko LH eta…

Gehiago...
"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

Azkoitiko Udala parte-hartze prozesu bat bultzatzen ari da Adikzioen Prebentzio Komunitarioari buruzko Udal plana eta Azkoitiko Osasun Mahai Komunitarioa sortzeko…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Andramaixetan, Atanillo pasoa itxita egongo da gauez

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/08/05, Astelehena - 08:48

Andramaixetan, Atanilloko pasoa itxita egongo da gauez. 21:00etatik 9:00etara egongo da itxirik, festetan paso horretan sortzen den zikinkeria ekiditze aldera. Izan ere, paso horren gaineko bizilagunak kexatuta zauden paso horretan festetan sortzen den zikinkeriarekin. Are gehiago, hori garbitzeko erabili izan diren produktuek kaltetu egin dute bebarruaren egoera eta horregatik hartu da erabakia. Udalak gizatasunez jokatzeko eskatu nahi die herritarrei eta herria behar bezala zaindu eta txukun mantentzeko ahalegina egiteko.
   

Donostiako Hamabostaldia Azkoitira iritsiko da asteartean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/08/02, Ostirala - 20:28

hamabostaldifoto.pngLoreto Aramendi, Ana Belen Garcia eta Alize Mendizabalek organo kontzertua emango dute asteartean (abuztuak 6) Andre Maria Elizan. Musika Hamabostaldiaren barruan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Hiru emakumeek bina pieza joko dituzte. Hemen duzue astearteko kontzertuaren programazio osoa.
   

Trafiko urraketen aurka, neurri zorrotzagoak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/30, Asteartea - 08:06

Azkoitiko hainbat gunetako bizilagunak aspalditik ari dira kexatzen zenbaitek autoak espaloi gainetan aparkatzen dituztelako, oinezkoen irisgarritusuna oztopatuz. Hori dela eta, bidegurutze, oinezko pasabide eta espaloi gainetan aparkatzen dutenen kontra neurri zorrotzagoak hartuko ditu Udalak, eta isunak jartzen hasiko da. Gogora arazi nahi da espaloiak oinezkoentzat direla, errepideak autoentzako, eta aparkatzeko aparkalekuak daudela. Espaloietan autoak aparkatuz gero, oinezkoen eskubideak urratzen dira. Gurpildun aulkiek ezin dute bertatik pasatu, ez eta ume kotxeek ere eta oinezkoek ere, justu-justu. Irisgarritasuna ukatzeaz gain, arriskutsua ere bada, gainera, errepidera atera behar izaten delako eta han autoak ibiltzen direlako. Horregatik, gizatasunez eta zentzuz jokatzeko eskatzen diegu herritarrei; azkoitiar guztien eskubideak bermatzeko ezartzen dira arauak eta arau horiek errespetatzeko eskatzen dugu.
   

Autobuses La Guipuzcoanak Bai Euskarari Ziurtagiriaren bigarren maila eskuratu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/29, Astelehena - 12:53

guipuzcoanatx.pngBai Euskarari ziurtagiriaren bigarren maila eskuratu du Autobuses La Guipuzcoana S.A. enpresak, Zerbitzua Euskaraz maila hain justu.Gaur (astelehena) jaso dute enpresa horretako ordezkariek ziurtagiri hori, Ziurtagiria elkarteko eta Azkoitiko Udaleko ordezkarien eskutik. Argazkian Jose Luis eta Ane Iraeta, Autobuses La Guipuzcaona enpresako ordezkariak, Arkaitz Illarramendi Ziurtagiria Elkarteko teknikaria (ezkerrean) eta Agurtzane Epelde Udaleko euskara zinegotzia ageri dira, ziurtagiria jasotako unean.
Zerbitzua Euskaraz programa horretako bigarren mailako ziurtagiria da: aurrena Bidean maila da eta hirugarrena Zerbitzua eta Lana maila.

 

   

Abuztuaren 1 eta 2an itxita egongo da Floreaga Zaharreko aparkalekua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/26, Ostirala - 15:36

Abuztuaren 1 eta 2an Floreaga zaharreko parkina itxita egongo da. Aparkaleku horretarako sarbidea hobetzeko lanak egingo dituzte bi egun horietan, eta horregatik egongo da itxita. Horregatik, herritarrei eskatzen zaie aparkaleku hori abuztuaren 1eko goizeko 6:00etarako libre uztea. Barkatu eragozpenak
   

orrialdea: 344 / 403

<< Hasiera < Aurrekoa 341 342 343 344 345 346 347 348 349 350 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut