Jendetzak hartu du parte Udalak deituta ostiral goizaldean gertaturiko ustezko sexu-abusua gaitzesteko egin den elkarretaratzean. Jazoera erdiguneko taberna batean gertatu zen. Kontzentrazioaren buru Javier Zubizarreta alkatea izan da alderdi guztietako udal ordezkariekin batera.
Juanjo Altuna bergararrak irabazi du XXXVIII Inazio Iriarte Margo Lehiaketa. Bigarren saria Juan Karlos Aresti bilbotarrak jaso du eta hirugarrena, Arabako Artzienaga herriko Fernando Uretak. Aurten hamaika lan aurkeztu dira. Lan zoragarriak benetan. Zorionak!
Erakusketa
Lanak ikusgai egongo dira Torrezuri erakustokian abuztuaren 30ean eta 31n eta irailaren, 1ean, 6an, 7an eta 8an.
Ordutegia:
-Ostiraletan: 18:00-20:00
-Larunbatetan eta igandetan: 12:00-14:00 /18:00-20:00
Plaza Ondo Elkarteak eta Udalak, urtero legez, aurten, 90 urte bete dituzten edo beteko dituzten herritarrei omenaldia eskaini diete. Familiez inguratuta ospatu dute eguna omenduek eta udal ordezkariek eta Plaza Ondo elkarteko kideek oroigarri bana entregatu die zorionduz.
Gipuzkoako Blonda Lehiaketa, herri-kirolak eta XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa izan dira gaur goizean nagusi Andramari jaiekin jarraitzeko. Herriko trikitilari gazteak ere kalera atera dira eta baita erraldoi eta buruhandiak ere, azken hauek Txalkor Txistulari Taldeak lagunduta. Ikusi goiza iruditan HEMEN KLIKATUTA:
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||