Galdetegia - AZKOITIA OSASUNTSUA, AZKOITIA BIZIA!

Galdetegia - AZKOITIA OSASUNTSUA, AZKOITIA BIZIA!

Azkoitiko Udalak parte-hartze prozesu bat martxan jarri du Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Tokiko Planaren oinarri gisa erabiliko dena. Hori horrela, zeuk…

Gehiago...
“Ignaziotar Lurraldea” proiektuak Bikaintasuneko Europar Helmuga saria jaso du Fitur azokan

“Ignaziotar Lurraldea” proiektuak Bikaintasuneko Europar Helmuga saria jaso du Fitur azokan

Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariak pozik aitortzarekin Fitur azokan. Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoieneko arduradunek EDEN saria jaso dute Madrilen…

Gehiago...
Guraso Eskola abiatzear da bullyinga gai nagusi hartuta

Guraso Eskola abiatzear da bullyinga gai nagusi hartuta

Guraso Eskola iazko saio batean. Ongizate eta Gazteria sailek elkarlanean Guraso Eskolaren edizio berri bat antolatu du, euren seme-alabak hezitzeak suposatzen…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Kontsumo taldea osatzeko bilera gaur (asteartea) egingo da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/10/23, Asteartea - 10:08

Azkoitian kontsumo taldea osatzeko lanean ari da hainbat lagun, BasHerri taldearen eskutik eta EHNE sindikatuaren laguntzarekin. Gaur  Elkargunean aurkeztuko dute kontsumo taldea, 18:30ean, eta bertan parte hartuko duten herritarren zerrenda osatzeaz gain, horren funtzionamenduaren nondik norakoak azalduko dituzte. Ekimenean parte hartzen dutenek astean behin «garaian garaiko» barazkiz osatutako otarra jasoko dute, ekoizlearen eskutik eta bitartekarik gabe.
   

Bihar bularreko minbizia goiz dektatzeari buruzko hitzaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/10/22, Astelehena - 13:44

Bularreko minbiziaren goiz detekzioari buruzko hitzaldia izango da bihar (asteartea) Elkargunean. Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatuta,  KATXALINek (Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak) emango du hitzaldia, zehazki Arrate Plazarola medikuak (Donostiako Onkologikoko Institutukoa). Hitzaldia 16:00etan izango da, Elkargunean, eta 50-59 urte arteko emakumeei zuzenduta dago.

   

Proiektu konkretuak aurkezteko epea zabalduko du enplegu planerako foro-sozioekonomikoak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/10/22, Astelehena - 13:03

foro.pngIragan ostegunean (hilak 18) bildu zen bigarrenez Urola Erdiko enplegu plana gauzatzeko foro sozio-ekonomikoa. Bilera Azpeitian, udaletxean, izan zen eta bertan eskualdeko eragileak planaren inguruko ekarpenak egin zituzten. Horrela, ikuspuntu diferenteak gehitzea lortu da diagnostikoan: emakumearena, nekazaritza, merkataritza, industria, hezkuntza, ezinduena.... Diagnostiko hau azaroak 5erako aurkeztuko da, eta foroan ondoren abiatuko diren ekintzen lerroak ere zehaztu ziren. Ondorengo asteotan proiektu konkretuak aurkezteko epeak irekiko dira. Azkenik, foroari eusteko eta iraunkortasuna mantentzeko aldeko iritzia egin zuten eragileek.

 

   

Kultura ekitaldi gehiagoren beharraz, berde guneak gehiago aprobetxatzeko premiaz eta irisgarritasunaz, besteak beste

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/10/19, Ostirala - 09:21

dhzumardia.pngTrenbidearen Zumardiko, liburutegi inguruko, Ibaiondoko eta Bizkargiko herritarrek bildu ziren atzo "Danon Herrixe" parte hartze prozesuko hirugarren bileran. Auzo horien egoeraz eta Azkoitiko herriarenaz hitz egiten jardun zuten, eta proposamen ugari atera ziren. Besteak beste, zarataren arazoa aipatu zuten herritarrek, eta komun publiko gehiagoren beharra. Herriko gune berdeak hobeto aprobetxatzeko proposamen batzuk ere egin zituzten.

Datorren astean egingo dira 'Danon Herrixe' prozesuko hurrengo bi bilerak. Astelehenean San Martin, Floreaga, Altzibar eta Ipintzako herritarren bilera izango da, eta asteartean alor ezberdinateako talde eta elkarteena. Bi bilerak 18:30ean Elkargunean izango dira.

 

   

Trafikoa, kaleen garbitasuna eta merkataritza eztabaidagai 'Danon Herrixe' prozesuaren bigarren bileran

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/10/18, Osteguna - 09:30

dhaldezahar.pngDanon Herrixe partaidatzea prozesuaren barruan, bigarren bilera egin zen atzo (asteazkena) Elkargunean. Alde zaharreko, Jausoroko eta Txalonerrekako herritarrak bildu ziren bertan, euren auzoaren inguruko diagnostikoa egiteko. Besteak beste, Alde Zaharrean asteburu ondorenetan kalea garbitzeko premia, txakur kakak kontrolatzeko araudi zorrotzagoaren premia edo obra txiki batzuren beharra nabarmendu zituzten herritarrek. Auzo horien alde positibo gisa, berriz, Alde Zaharrak taberna, plaza eta "leku biziak" gertu dituela aipatu zituzten, generazio ezberdinetako herritarren harreman onarekin batera.

 

   

orrialdea: 341 / 346

<< Hasiera < Aurrekoa 341 342 343 344 345 346 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut