Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo…

Gehiago...
“Azkoitiko estanpak 1950-1968” argazki erakusketa

“Azkoitiko estanpak 1950-1968” argazki erakusketa

Josu Arroitajauregi Argazki Bildumako irudiek osatzen dute Torre Zuri aretoan ikusgai dagoen “Azkoitiko estanpak 1950-1968” argazki erakusketa. Udaletxeko artxibozaina den…

Gehiago...
Garapenean Bidelagun, solidaritatearekin hitzordua

Garapenean Bidelagun, solidaritatearekin hitzordua

Gobernuz kanpoko zortzi erakundek hartuko dute parte aurtengo Garapenean Bidelagun ekimenean. Aurten ahalegin berezia egin da egitaraua antolatzerakoan Nekane Larrañaga…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Iraurgi Berritzen, eskualdearen garapen sozioekonomia indartzeko erreminta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/17, Asteazkena - 19:29

iberritzen.pngIraurgi Lantzen, Ezagutza Gunea eta Loiola Berrikuntza Azkoitia eta Azpeitiako Udalek bailarako garapen sozioekonomikoa lantzeko dituen hiru erakunde dira. Orain arte, bakoitza garapenaren arlo batzuk lantzen aritu da, norbera bere aldetik. "Horrek duplizidadeak sortzen zituela ikusi dugu; horrez gain, hainbeste eragilerekin herritarren artean nahasmen apur bat bazegoela ere somatu dugu, eta udalok geuk garapen arloan egiten ditugun beste kontuekin talka batzuk ere sortzen direla ere bai", hala adierazi du Pello Bastarrika alkateak. Horri buelta eman eta baliabideak optimizatu, koordinazioa hobetu eta indarrak norabide berean hobeto kontzentratzeko, hiru eragileak erakunde bakar batean batzea erabaki dute. Horrela sortu da Iraurgi Berritzen, Urola Erdiaren garapenerako erakunde bateratua.

 

   

Kale Nagusiko erakusleihoak apaintzeko eskaparate lehiaketa abiatu du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/15, Astelehena - 10:26

eskaparete.pngAzkoitiko Udalak berriz ekin dio erakusleiho lehiaketari."Kale Nagusia: merkatal bizitzara begira dagoen leihoa" lemapean, Kale Nagusian dauden lokaletako erakusleihoak modu erakargarrian apaintzea du helburu eta Azkoitiko alde historikoari duintasuna eta bizitasuna ematea. Lehiaketa honek 2.000 euroko saria izango du, eta parte hartzaileek honakoa aurkeztu beharko dute: dagoeneko zehaztuta dauden bost eskaparate apaintzeko proiektu bat. Oinarrietan daude zehaztuta aurkeztu beharreko lanen nondik norakoak. Lanak aurkezteko epea gaur (uztailak 15) zabaldu da eta irailaren 13ra bitartean egongo da zabalik. Lanak Torre Zurin jarriko dira ikusgai, herritarren ere euren gogokoenari botoa emateko modua izateko. Informazio gehiagorako deitu honako telefonora: 943 85 71 70.

 

   

Bihar, Ana Albizuri eta ostegunean, Nerea Astigarraga, liburutegian, ipuinak kontatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/15, Astelehena - 10:20

ipuintx.pngAizkibel liburutegiak herritarrekin elkarlanean antolatutako ipuin kontaketen beste bi saio izango dira aste honetan. Bihar (asteartea), Ana Albizurik 3, 4 eta 5 urteko haurrentzat ipuinak kontatuko ditu, 18:00etan hasita. Ostegunean, berriz, Nerea Astigarraga izango da kontalari, "Cuentos para sentir" liburua oinarri hartuta, hori ere 18:00etan. Albizuri eta Astigarraga azkoitiarrak dira biak.

 

   

Andramaixetako kartela aukeratzeko botoa emateko aukera, asteburuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/12, Ostirala - 08:06

andramaikartel.pngAndramaixetako kartela aukeratzeko bozketa asteburuan izango da, Torre Zurin. Bihartik aurrera, larunbatean eta igandean, azkoitiarrek gustukoen duten kartelari botoa emateko aukera izango dute, 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Herritarrez gain, adituen epaimahai batek ere baloratuko ditu lanak, eta balorazio guztiak kontuan hartuta, datorren astean aukeratuko da 2103ko Andramaixetako kartela. Guztira 14 lan aurkeztu dira aurtengo kartel lehiaketara, eta guztiak egongo dira ikusgai Torre Zurin.
   

Andramaixek denon artean prestatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/11, Osteguna - 11:37

andramaipartehartzaile.png2013ko Andramaixek parte hartzaileagoak nola egin. Horren inguruan hausnartu zuten atzo herriko hainbat talde eta elkarteetako 20 bat herritarrek. Bereziki, haur eta gazteen parte hartzea nola indartu eta 18ko herri bazkariaren osteko giroa nola indartu aztertu zuten. Taldeka jarrita, ideia ugari bota zituzten herritarrek, eta horietatik interesgarrienak aukeratu zituzten. Besteak beste, honako ideiak agertu ziren: haur eta gurasoen arteko bazkaria eta jolasak antolatzea, koadrillen kamixeta lehiaketa bat egitea, txaranga eta 'ure-ure' ekimena berreskuratzea...

 

   

orrialdea: 339 / 395

<< Hasiera < Aurrekoa 331 332 333 334 335 336 337 338 339 340 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut