Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean XXXVIII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa abiatu dute. Urtero legez, oinarriak kaleratu dituzte eta lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da. Epaimahaiak abenduan hartuko du erabakia. Sari banaketa ekitaldia, berriz, otsailean egingo da udaletxean.
Uda modu goxoan agurtzeko, larunbat honetan, 21ean, Zeanuritik datorren Esti eta Olatz bikotearen kantaldia izango dugu. Hitzordua Plazaberrin, 19:30ean.
Uda osteko lehenengo bilera atzo egin zuen Azkoitia Lagunkoiak, urteko lan eta ekintzen plangintzarekin hasteko asmoz. Bilerak irekiak dira eta nahi duen orok har dezake parte. Atzokoan ere izan ziren lehendabizikoz parte hartzen zuten lagunak. Kalitatezko zahartzaroaren alde lanean.
Ezagutu Azkoitiko Altxorrak egitarauaren baitan, Udalak antolaturiko bisita gidatuetan 280 lagun inguruk hartu dute parte. Talderik jendetsuena irailaren 8an bildu zen Azkoitiko gune historikoa ezagutzeko, berrogeitaka lagun elkartuz. Arrakastatsua izan zen Santa Klara komentuan eginiko bisita ere. Orokorrean oso harrera ona izan dute bisita gidatuek, batez beste 27 bat laguneko taldeak osatuz aldiro.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||