Ostiral honetan, urriak 4an, Yllana konpainia “Lo major de Yllana” ikuskizuna aurkeztuko du Baztartxo Antzokian 21.30ean. Ikus-entzuleei barrez lehertaraziko dien showa da, “hitzik egin gabe publikoa barre-algaraka jartzearen artearen” erakustaldia. Umorea, grazia, sormena, irudimena eta talentua uztartzen dituzte eszenatokian keinu bidezko adierazpenari modu liluragarrian bide emanez.
Berdintasun sailak emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria antolatu du. Urrian hasi eta abendura bitartean eskainiko dira. Izen-ematea zabalik dago eta urriaren 7ra arte luzatuko da. Urte amaierako eskaintzak hiru ikastaro hartzen ditu barne. Lehenengoa, urriaren 10ean hasiko da eta zoru pelbikoa indartzeko Ikastaroa izango da. Josune Milán fisioterapeuta arduratuko da saioak zuzentzeaz.
Herritar guztiei adierazten zaie Hauteskunde Zentsoa, hain zuzen datorren azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan erabiliko dena, Udaletxeko Harrera Bulegoan agerian egongo dela, gaurtik urriak 7ra arte, biak barne, beharrezko kexak aurkezteko.
Ttipi Ttapa taldeak Marea Urdinari laguntzeko antolaturiko III. Lasterketa Solidario Inklusiboak arrakasta itzela izan du. Elkartasunaren eta sentsibilizazioaren asteburua da eta herritarrak kalera atera dira oinez edo korrika, Marea Urdinari babesa ematera.1051 dortsal banatu dituzte helduen artean eta 550 umek hartu dute parte.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||