Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo…

Gehiago...
Organo Erromantikoaren Nazioarteko XIX. zikloa

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XIX. zikloa

Luxuzko musikariak elkartuko dira Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran ospatzen den XIX. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan. Hiru udalerriek benetako ondare instrumentala…

Gehiago...
Herriko hainbat gunetan eman daiteke izena Euskaraldian parte hartzeko

Herriko hainbat gunetan eman daiteke izena Euskaraldian parte hartzeko

Euskaraldia gerturatzen ari denez, herriko hainbat gunetan izena emateko aukera zabaldu da. Herritarrek bi bide dituzte izena emateko. Alde batetik,…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Andramaixetako ekintzak antolatzeko bilera, gaur (asteartea)

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/23, Asteartea - 13:14

Andramai parte hartzaileagoak nola egin aztertzen ari dira zenbait herritar, eragile eta udala eta gaur bigarren bilera bat egingo dute. 19:00etan izango da, Elkargunean. Bertaratu eta parte hartzera deitzen ditu herritarrak Udalak.
   

Herritarrek Munoaundi aztarnategia ezagutzeko aukera izango dute uztailaren 27an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/19, Ostirala - 13:04

munoandi2013.pngAurten ere hasi dira Munoaundiko Burdin Aroko herri harresituan indusketak egiten. Astelehenean hasi ziren, eta abuztuaren 3ra arte arituko dira lanean bertan Aranzadi elkarteko arduradunak eta 20 bat boluntario. Arduradunek agertu dutenez, indusketen aurtengo helburua etxebizitza eta eguneroko bizimoduaren arrastoak bilatzea izango da. Herritarrek Munoaundi gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute, uztailaren 27an hain zuzen ere. Egun horretan aztarnategira joan nahi dutenek Kukuherri aterpetxeko aparkamendura agertu beharko dute 11:00etarako. Bisita gidatua izango da eta ezinduentzat autoa ere egongo da. Hemen dituzue atzo arduradun politiko eta komunikabideetako ordezkariekin egindako bisitako irudiak.
   

Martirietarako bidea, zabalik, behin behinean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/19, Ostirala - 12:25

Martirietako bidea zabalik dago jada. Urte hasieran luiziak emandako errepidea berreraikitzeko lana handienak amaitu ditu Foru Aldundiak, eta gaurtik erabiltzeko moduan da bidea. Halere, lanak ez dira guztiz amaitu: errepidea egokituta dago, baina azkeneko asfaltu geruza botatzea falta da eta lurrak egonkortzeko lanak ez dira guztiz bukatu. Horregati, behin behinekoz irekitzea erabaki da, betiere dagokion segurtasun neurri guztiak hartuta: eusteko elementu batzuk jarri dira eta abiadura mugatu egingo da obrek hartzen duten zatian.

   

Bi lan orientatzaile kontratatzeko deialdia atera du Iraurgi Berritzenek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/18, Osteguna - 08:34

iraurgi-berritzen.pngLan orientatzaileak kontratatzeko deialdia atera du Iraurgi Berritzenek: bi lanpostu izango dira, irailetik aurrera lanean hastekoak. Bi pertsona horiek lan orientazio zerbitzuan eta enplegu zentroan enplegu eskatzaileei harrera egiteko dira. Bete beharreko ezinbesteko baldintzak, berriz, honakoak dira: bukatutako goi-maila edo erdi-mailako unibetsitateko ikasketak izatea, humanitate arloarekin lotutakoak. Lan-orientatzaile bezala gutxienik urtebeteko esperientzia izatea eta ofimatika, internet eta lan-merkatuaren ezagutzea. Interesatuek datorren astean eman beharko dute izena, Lanbiden. Hemen duzue erreferentzia.

   

Iraurgi Berritzen, eskualdearen garapen sozioekonomia indartzeko erreminta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/07/17, Asteazkena - 19:29

iberritzen.pngIraurgi Lantzen, Ezagutza Gunea eta Loiola Berrikuntza Azkoitia eta Azpeitiako Udalek bailarako garapen sozioekonomikoa lantzeko dituen hiru erakunde dira. Orain arte, bakoitza garapenaren arlo batzuk lantzen aritu da, norbera bere aldetik. "Horrek duplizidadeak sortzen zituela ikusi dugu; horrez gain, hainbeste eragilerekin herritarren artean nahasmen apur bat bazegoela ere somatu dugu, eta udalok geuk garapen arloan egiten ditugun beste kontuekin talka batzuk ere sortzen direla ere bai", hala adierazi du Pello Bastarrika alkateak. Horri buelta eman eta baliabideak optimizatu, koordinazioa hobetu eta indarrak norabide berean hobeto kontzentratzeko, hiru eragileak erakunde bakar batean batzea erabaki dute. Horrela sortu da Iraurgi Berritzen, Urola Erdiaren garapenerako erakunde bateratua.

 

   

orrialdea: 333 / 390

<< Hasiera < Aurrekoa 331 332 333 334 335 336 337 338 339 340 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut