Gaur grabatu da lehendabiziko aldiz udaletxeko kontratazio mahaiak proposamen ekonomikoa zeramaten gutun-azalen irekiera unea. Hain justu, Udaltzaingoarentzat izango den ibilgailu elektrikoaren lizitazioari zegokion irekiera. Gainera, euren proposamenak aurkeztu dituzten enpresek euren gailuetan zuzenean ikusteko aukera izan dute kontratazio mahaia egiten ari zena. Hemendik aurrera ohikoa izango da hau. Batetik, legeak hala agintzen duelako eta bestetik Udalak kontratazio guztietarako lizitazio elektronikoa ezarri duelako.
KZguneak azarorako duen ikastaro eskaintza kontsulta dezakezue beheko dokumentuetan. Halaber, formazio eskaintza berritua ere baduzue. Ikastaroren batean interesa izanez gero, jar zaitezkete harremanetan 943 02 36 109 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. KZgunea Elkargunean dago eta bertako dinamizatzailearen ordutegia 16:00etatik 20:00etara da, nabigazio gela goizetan ere zabalduta dagoen arren. KZgunearen zerbitzu guztiak doakoak dira. Horra eskaintza:
Mapa Morea egiteko herritarrekin egitea aurreikusten den lehen lan saioa izan da gaurkoa. Partaideak Azkoitiko herria genero ikuspegitik aztertzen ahaleginduko dira, lan tresna bihur dadin eta etorkizuneko proiektuetan aintzat har daitezen prozesu honetan egindako ekarpenak. Sarritan hirigintzaren inguruko hausnarketa egiterakoan, segurtasunaz hitz egiten da lehenik. Kasu honetan, haratago joan eta beste alderdi batzuk ere aztertzea da helburua, hala nola, irisgarritasuna, osasuna, denboraren kontziliazioa, ongizatea, e.a. Gaurko saioan talde polita osatu da eta datorren astean izango du jarraipena bigarren lan-saio batekin. Behin proiektua aurkeztuta, hurrengo astean, ekarpenak landuko dira.
Emakumeak Ahalduntzeko Ikastaroen egitarauaren baitan antolaturiko Etxeko Konponketak ikastaroan izen-emate epea astebetez luzatuko da, beraz, interesa dutenak garaiz dabiltza oraindik. Urriaren 14a, datorren astelehena, izango da izena emateko azken eguna.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||