Mugikorraren edo bideojokoen gehiegizko erabilera egiteak, sare sozialak erabiltzea arriskuak aintzat hartu gabe edota pribatutasunari jaramonik ez egiteak ondorio latzak ekar ditzake. Horren aurrean, lehen urratsa ezjakintasunetik ihes egitea da. Horregatik, Gazteria sailak hitzaldi eta tailer sorta bat antolatu du haur, nerabe eta gurasoei zuzenduta. Gaur aurkeztu dute ekimena Gazteriako zinegotziak eta teknikariak, Sonia Vazquezek eta Pello Larrañagak hurrenez hurren, eta Pantallas Amigas elkarteko kide Leire Lausenek.
Abian dira landa eremuan ematen den berrikuntza saritzeko bi urtez behin antolatzen diren Urkome Sariak. Aurtengoa VI. edizioa da eta gaur aurkeztu dute Azkoitian. “Bi balio azpimarratu nahiko nituzke: berrikuntza eta ekintzailetasuna. Proiektu berriek esperantza ekartzen dute, aurrera egiteko bidea irekiz”, esan du Javier Zubizarreta alkate eta Iraurgi Berritzenen presidenteak, “erakundeen arteko elkarlana” ere azpimarratuz.
Udalak, Herrixenekin elkarlanean, ateratako merkataritza bonuak arrakasta itzela izan dute eta goizeko 11:40 ingururako agortu dira, salmenta itxiz. Gaur goizeko 8:00etan hasi dira bonuak saltzen udaletxean eta lau ordu baino lehenago saldu dira 500 bonuak. Beraz, arratsaldean ez da salmentarik egongo aurreikusita bezala. Herritarrek 20 eurotan eskuratu dute bonu bakoitza eta 30 euroren balioagatik trukatuko dute. Kontutan hartu, establezimendu guztietan erabili daitekeela, baita zerbitzu, taberna eta jatetxeetan ere.
Adituen esanetan, pertsona nagusien artean istripuen %90 erorikoak izaten dira eta 60 urtetik gorakoen artean, pertsona erdiek jasaten dute erorikoren bat urtean. Baina badaude prebenitzeko edo arriskuak murrizteko teknikak. Horien berri emateko tailerra egin da gaur Udaleko Gizarte Ongizate sailaren eskutik, Osasun Publikoarekin eta Azkoitiko anbulatorioarekin elkarlanean. 23 lagunek hartu dute parte.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||