Anton Mendizabalen bost eskultura jarri dira Oteiza Frontoien ondoan pilotariaren figura omenduz

Anton Mendizabalen bost eskultura jarri dira Oteiza Frontoien ondoan pilotariaren figura omenduz

Udalak Anton Mendizabalen bost eskultura jarri ditu Oteiza Frontoien ondoan, pilotariaren figura omenduz. “Pilotaz” proiektu eskultorikoa osatzen duten berrogei obretako…

Gehiago...
Oteiza Pilota Eskolak sasoi berri bati ekingo dio Alex Juaristiren eskutik

Oteiza Pilota Eskolak sasoi berri bati ekingo dio Alex Juaristiren eskutik

“Haize berriak datoz Oteiza Pilota Eskolara. Alex Juaristik hartuko du erreleboa. Momentu garrantzitsua da klubarentzat”, iragarri zuen atzoko prentsa agerraldian…

Gehiago...
Gabon egitaraua 2017-2018

Gabon egitaraua 2017-2018

KLIKATU IRUDIAN GABON EGITARAUA HANDIAN IKUSTEKO:

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Azkoitiarrak hasi dira auzo konposta egiten

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/14, Ostirala - 11:01

auzokonpost.pngAuzo konposta egiteko aukera badute jada azkoitiarrek. Aste honetan bertan zabaldu da liburutegi ondoan horretarako gunea eta dagoeneko hasi dira batzuk egiten. Astelehenean eman zuen Urola Erdiko Mankomunitateak aurreneko ikastaroa, eta 13 herritarrek jaso zuten informazioa eta giltza. Orduz geroztik martxan dago gunea. Bi konpostagailu jarri dira, bata hondakinena eta bestea lehorkinena, ahalik eta hondakin organiko gehien konpostatzeko helburuarekin. Ekimenean izena eman eta hondakinak berziklatzera animatu nahi ditu Udalak herritarrak. Oraingoz 32 lagunek eman dute izena, eta jende gehiago apuntatu ahala gune gehiago jarriko dira.

 

   

Biharko Gipuzkoa S.L. enpresak euskara plana egingo du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/12, Asteazkena - 11:40

biharko.pngBiharko Gipuzkoa S.L. Azkoitiko enpresak euskara plana martxan jartzea erabaki du, eta gaur sinatu du horretarako hitzarmena Azkoitiko Udalarekin. Biharkoko zuzendari Jesus Azkueren hitzetan, konturatuta zeuden enpresako harreman informaletan bai erabiltzen zutela euskera, baina informaletan ez. Horri buelta ematea erabaki zuten udaberrian: langileekin hitz egin eta guztiek ilusioz eta gogo honez hartu zutenez, orain ekitea erabaki dute. Plana eratzeko Udalaren laguntza izango dute: aurrekontuaren herena finantzatuko dio. Azkoitian euskara planarekin bat egiten duen bigarren enpresa da Biharko Gipuzkoa; aurrena Serbitzu izan zen.

   

Elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko jaia izango da asteburuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/12, Asteazkena - 08:54

aniztasunjaitx.pngAniztasun kontseiluak gogoz eta indarberrituta ekin zion urteari, eta ahalegin horrek em an ditu aurreneko frutuak. Dagoeneko finkatu dituzte aurrera begirako erronkak: alde batetik mapa berri bat irudikatzearen beharra ikusi dute, "Azkoitian jatorri ezberdinetako pertsonak bizi garelako eta denon artean eraiki behar dugulako gure herria. Kanpokoak/Bertakoak horrekin moztu behar degu", azaldu du Gaizka Astigarraga kontseiluko kideak. Horregatik, aniztasuna landuko duen sare iraunkor bat eratu eta bultzatu nahi dute, "elkarren ezagutza eta aitortza ahalbideratzeko". Helburu horrekin, irudi eta lema berria estreinatu dituzte: "Jatorri anitz, herri bat", eta Aniztasun Jaia antolatu dute astebururako.

 

   

'5 geltoki historian' ekimenak turista gehiago ekarri ditu eskualdera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/11, Asteartea - 13:00

5geltokitx.pngTurismoa erakartzeko '5 geltoki historian' ekimenak emaitza onak izan ditu amaitzera doan 2012 honetan ere. Hala baloratu du Iraurgi Lantzenek. Udaberri eta Aste Santua garaia galdu harren, bonoen salmenta %48 igo da, eta aurten martxan jarritako tabernarien bosgarren geltokiak ere arrakasta handia izan du. Ekimen honek, gainera, turistak herrietako erdi guneetara bideratzeko balio izan du, eta parte hartu duten ostalariak gustura daude izandako emaitzarekin. Emaitza horiek ikusita, datozen urteetan ere ekimenarekin jarraitzeko nahia agertu du Iraurgi Lantzenek.

 

 

   

Eskaparate lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek hilaren 17ra arte dute izena emateko epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012/12/11, Asteartea - 08:45

eskaparate.pngAzkoitiko Udalaren Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak 2012ko Gabonak bultzatu nahian, establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako erakusleiho leihaketa jarri du martxan aurtengoan ere. Sarietarako 500,00 € tako diru poltsa egongo da eta honako kontuak hartuko dira aintzat balorazioa egiterakoan: eskaparatearen aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea. Epaimahaia Udaleko Merkataritza Sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute eta erakusleihoak abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra bitartean baloratuko dituzte. Parte hartzeko udaletxean edo Herrixenen bulegoan izena eman behar da, hilaren 17rako.

 

   

orrialdea: 327 / 341

<< Hasiera < Aurrekoa 321 322 323 324 325 326 327 328 329 330 Hurrengoa > Amaiera >>

LogoIB

urolanprest azkoitia

NireOrdainketa

enplegu-plana.png

bidegorri170

azkoitiangarbihandia.png

lurraldebus-banner-laukia-EU

urbanue-logo_.jpg

ikonoak-irekia-gardentasuna

AGENDAN DATOZENAK

GURE BIDEO KANALA

AzkoitikoUdala

Argazkigaleria


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut