Santu Guztien Eguna datorrela-eta, Udalak hilerrian denboraren poderioz ustelduta edo ihartuta geratu diren lore-sortak eta landareak jaso egingo ditu.
Herritar askorentzat usadioa da azaroaren 1ean hilerrira bisita egitea galdutako familiarteko edo lagunak gogoratzera. Familiek loreak eraman ohi dituzte baina han geratzen dira hurrengo aste eta hilabeteetan izorratzen joaten direlarik. Horregatik, Udalak zimeldutako lore eta landareak kentzea erabaki du hilerriak itxura hobea erakusteko eta berriro, ohitura den moduan, Santu Guztien Egunean lore koloretsuak jartzeko tokia egiteko.
Helduen danborradako jantziak oraindik bueltatu gabe dituztenei entregatzeko eskatzen zaie, baldin eta datorren azaroaren 23ko danborradan ez badituzte erabili behar.
Udalak eta elkarteek eginiko eskaera da oraindik badirelako etxeetan jantziak eta beharbada ez dituztelako aurtengo danborradan beharko. Kasu horretan, arropak Udaletxeko kultura sailean bueltatu beharko dituzte edo elkarte bakoitzeko arduradunari eman.
Lur Usabiagarekin ipuin kontaketa saioa izango da datorren larunbatean, urriaren 26an, Aizkibel Liburutegian. Hitzordua goizeko 11:30ean izango da eta “Lukaren bidaia” izenburupean, saioa lau urtetik gorako umeei zuzendua da.
Merkataritza txikia balioan jarri eta herriko establezimenduei arnasa ematearen garrantziaz jabetzeko antolatu da gaur II. Azkoitia Eguna. Tren Txu Txuak, pintxo dastaketak eta arratsaldeko puzgarri eta jolasek festa giroa ekarri dute kalera. Komertzio txikiaren eta gure kontsumo ohituren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen du ekimenak.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||