Mikel Izagirre margolariaren eta Xebas Larrañaga eskultorearen erakusketa zabalduko da gaur Torrezuri Erakusketa aretoan "Argia Basoan" izenburupean. Asteburu honetan eta hurrengoan egongo da ikusgai. Ordutegia: Ostirala: 18.00-20.00 Larunbatak eta azaroaren 1a: 12.00-14.00 eta 18.00-20.00 Igandeak: 12.00-14.00
Mundukoloreak egitasmoan parte hartuko duten neska-mutilen gurasoei harrera egin eta proiektua aurkeztu die Euskara zinegotzi Marijose Arregik herriko ikastetxeetako eta AEK-ko ordezkariekin batera. Azkoitia BHI-k, Floreaga Ikastetxeak eta Xabier Munibe Ikastolak hartu dute parte. Izan ere, bere garaian ikastetxeek eskatu zioten udalari kanpotarrentzat errefortzu eskolak jartzeko. Eskaerari erantzuteko xedez, Udalak AEKrekin lankidetzan ematen du zerbitzua. Aurtengo ikasturtean 33 neska-mutilek hartuko dute parte. 22 Lehen Hezkuntzan dabiltza eta 11, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten ari dira.
Aste honetan, IRAURGI BERRITZENek Enpresa Guneako ordezkarien proposamenari erantzunez “ENPRESETAKO EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO AUKERA-BERDINTASUNARI BURUZKO JARDUNALDI PRAKTIKOA”ren lemapean jardunaldi bat ospatu du. Eskualdeko enpresetan genero-aukera berdintasunean aurrepausoak emateko asmoz, gai hauetan adituak diren bi hizlariekin honako gai hauek landu dituzte.
Udalak amaitu ditu jada Basarte eta Ugarte industrialdeetako zoladuraren berritze lanak. 488.074,02 (BEZ barne) bideratu ditu proiektu bien exekuziora. Lehenengo jarduketa Basarte industrialdean burutu berri da. Zolaketa lanak egin dira bide-zorua berritzeko, GI-631 errepideko sarreratik hasi eta Sammic enpresak hartzen duten partzela pareraino. 2.900 m².ko tartean, alegia. 210.340,60 euroko aurrekontua du esku-hartzeak.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||